Eu

Beatriz Artolazabal´ek Euskarabenturan parte hartzen duten 120 neska-mutilen “konpromisoa, interesa eta lankidetza” goraipatu ditu

2019.eko uztailak 12
  • Oinezko martxa autonomia-erkidegoetatik eta Euskal Herriko departamentuetatik
  • “Oporraldian kirola, ingurumena, bizikidetza, lankideta eta elkartasuna bizi dituzte, etorkizuneko enpleguetan eta gizarteko bizitzan funtsezko balio direnak”

 

 

Gesaltza Añana, 19-07-12

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak uztailean Euskarabenturan parte hartzen duten 120 neska-mutilen konpromisoa eta interesa goraipatu ditu. Euskarabentura oinezko martxa autonomia-erkidegoetatik eta Euskal Herriko departamentuetatik; bertan, baterako hizkuntzan oinarritzen diren zenbait kultura- eta gizarte-alderdiren gaineko interesa erakusten dute.

 

“Opor horietan kirola, ingurumena, bizikidetza zer den baloratuko dute, bai eta beste gauza garrantzitsu bat ere: lankidetzan jarduteko eta solidario izateko ahalegina; horiek funtsezko balioak dira beren etorkizuneko enpleguetan eta gizarteko bizitzan”, esan du Beatriz Artolazabalek. Goizeko lehen orduan, gazte-taldea Gesaltza Añanatik irten da Argantzunerantz.

 

Sailburuarekin batera, Juan Carlos Medina alkateak, Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Agurtzane Llano Gazteriako zuzendariak EuskarAbenturako kideak animatu dituzte, Euskadi eta Nafarroako geografia zeharkatuko duten eta lurraldeetako kultura eta historia sakon ezagutuko dituzten 16 eta 17 urte bitarteko neska-mutilak. Uztailaren 1etik 31ra, 783 kilometro egingo dituzte, 31 etapatan; horietako 483 oinez. 2019koa bigarren edizioa da.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    #euskarabentura https://t.co/Ix4e0Lzs8b Beatriz Artolazabalek Euskarabenturan parte hartzen duten 120 neska-mutilen… https://t.co/X1iH9gwcPm

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Goñi, Juan Carlos Medina, Ane Resa