Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak kanpaina bat jarri du abian, Internet bidez iruzurrezko sarrerak erostea saihesteko

2019.eko uztailak 12

Sarrerak beti webgune ofizialetan edo baimenduetan erostea gomendatzen du

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailak 12.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak kontzientziazio eta prebentzio kanpaina bat jarri du abian Internet bidez iruzurrezko sarrerak erostea saihesteko. Kanpainaren helburua da herritarrek antolatzaileek baimendutako webguneetan eta kudeaketa-gastuak aurretik baimendutakoetan erostea kontzertu, antzerki, musika-emanaldi, kirol-ikuskizun eta bestelako ekitaldietarako sarrerak.

 

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren kanpainak gomendatzen du sarrerak Internet bidez erostea pentsatzen denean, ofiziala edo baimendutako webguneak erabiltzeko, webgune horiek benetakoak direla eta ez antzeko itxura dutenak egiaztatzeko eta gehiegizko prezioak edo baldintzak hautemanez gero erosketa-prozedura bertan behera uzteko.

 

Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueren 10/2015 Legearen 17. artikuluan daude zehaztuta sarrerak eta eserlekuak saltzeko baldintzak. Horrela, ezartzen da antolatzaileek identifikatu behar dutela zein bidetatik eta non eros daitezkeen jendeari zuzenean saltzen zaizkion sarrerak.

 

Sarrerek gutxienez informazio hau izan behar dute:

  • Hurrenkera-zenbakia
  • Antolatzailearen identifikazioa
  • Ikuskizuna edo jarduera
  • Tokia, eguna, hasiera-ordua eta amaitzeko gutxi gorabeherako ordua
  • Eserleku-mota eta zenbakia
  • Prezioa
  • Itzultzeko baldintzak
  • Erregelamendu bidez ezarritako beste edozein.

Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikulutik 49. artikulura bitartean adierazten da antolatzaileak identifikatu egin behar dituela sarrerak jendeari zuzenean saltzeko jarriko diren salmenta-puntuak eta -kanalak, presentzialak, telefonozkoak zein telematikoak, dela antolatzaileak berak zuzenean saltzeko edo berak kontratatutako enpresa sarrera-saltzaile baten bidez (43.1. artikulua).Erregelamenduaren 45. artikuluan honakoa zehazten da:

  • Sarreren salmenta telematikoak merkataritza elektronikoa erregulatzen duen araudia bete beharko du.
  • Ez da onartzen sarrerak programa informatiko baten bidez erostea komunikazio-zerbitzu elektroniko baten bidez erosteko aukera ematen denean eta erosle bakoitzak eros litzakeen sarreren kopurua mugatzeko baldintzak ezartzen direnean eskaintzan.
  • Antolatzailea ez den beste enpresa batek sarrerak telematikoki saltzen baditu eta sarreraren gainean errekargu bat aplikatzen bada, komisiodun salmenta izango da.
  • Sarrerak partikularren artean birsaltzea errekargurik gabe bakarrik egin daiteke, eta ezarritakoa baino handiagoa ez den prezioan. Horretara dedikatzen den enpresa baten bitartekaritzarekin egiten bada birsalmenta, hark kudeaketa-gastuak kobratu ahal izango ditu, baina sarrerak saldu baino lehen gastu horiek zehaztu eta jakitera eman beharko dira, neurrizkoak eta ez-gehiegizkoak izango dira, eta horien zenbatekoa ezingo da izan sarreraren prezioaren gaineko portzentaje bat.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak