Eu

IX. Osalanen Uda Ikastaroa: "Zahartzea eta Lan Arriskuen Prebentzioa"

2019.eko uztailak 11

Lan eta Justiziako sailburuak, Ma Jesús San Josék, gaur Miramar Jauregian eman dio hasiera Osalanek antolaturiko EHUko IX. Uda Ikastaroari. Oraingo honetan, lan-arriskuen prebentzioan biztanleria aktiboaren zahartzeak dituen erronkak jorratuko dira.

Bere hitzetan, sailburuak azpimarratu du 2015-2050 bitartean 60 urtetik goragoko munduko biztanleria 900 milioi izatetik 2.000 milioi izatera pasatuko dela. Espainian, zehazki, 65 urte baino gehiagokoek % 80,4 egingo dute gora, % 36,4 biztanleria osoarekiko, Europako ehunekorik altuena.

Bestalde, Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) “Biztanleria-proiekzioak, 2026ra begira” azterketak ondorioztatzen du proiekzioaren ortzi-mugan (2026) Euskadiko biztanleriaren ia erdiak 50 urte edo gehiago izango dituela.

Beraz, “zahartzea gertakari demografikoa dugu, mundu mailan gertatzen ari dena, giza aurrerapen handiei esker. Hala ere, askotan larritasunez hartzen dugun egoera da baina, egiatan, aukera handia eman diezaieke ez bakarrik adinekoei eta haien senideei, baita oro har gizarteei ere”–adierazi du sailburuak.

“Jakin badakigu gure langileak arriskupean egongo direna, areago adinean aurrera egin ahala, eta osasun arazoak eta kronikoak diren gaixotasunak izango dituzten langileen kopuruak gora egingo duena. Halarik ere –eta hortxe dago gakoa- estrategiak garatu behar ditugu, lan-bizitza jasangarria izan dadin, baina era berean, kolektibo honek duen kapital intelektuala, zientifikoa eta gizatiarra aprobetxatu behar dugu. Izan ere, kolektibo gero eta ugariagoa dugu, gure herriari aukera ekonomikoak eta sozialak ekar diezazkiokeena, gai bagara betiere, zahartze-kultura bat sortzeko eta belaunaldien arteko elkartasuna bultzatzeko”, bukatu du esaten San Josék.

Ikastaroak iraungo duen egun bitan zehar, lanari, adinari eta osasunari buruzko ebidentzia berriak aztertuko dira; biztanleria aktiboaren zahartzeak dituen erronkak eta aukerak; fenomeno global honek dituen mito eta erronkak ekonomikoak; gaitasun funtzionalen eta neurosentsorialen eboluzioa deskribatuko da; lanean zahartze osasungarria sustatzeko neurriei buruz hitz egingo da; Ergonomiari buruz; osasunaren zaintzari buruz; eta laneko arriskuen prebentzioan eragina izango duten hurrengo erronka demografikoei buruz, besteak beste.

Azpimarratzekoa ere bada “Age Smart Employer” ekimenaren aurkezpena, City University of New Yorkeko Ruth Finkeltein-en eskutik entzungo duguna. Estrategia bat dugu enpresa-praktika onenak ezagutzeko eta identifikatzeko adin handieneko langileen kudeaketan, ekimena New Yorken dute martxan 2015etik.

Ikastaroaren inaugurazioan, bestalde, UPV/EHUren eskutik Txelo Ruizek, ikasleen errektoreordeak, eta Igor Álvarezek, Udako Ikastaroen zuzendariordeak, hartu dute parte, eta Javier Indak, Ikastaroaren zuzendariak eta OSALAN erakundearen Bizkaiko Lurralde Zentroko arduradunak. Amaiera, Jon Azkuek, Lan sailburuordeak, emango dio ostiralean, hilak 12.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osalanEJGV
    2019.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 IX Curso de Verano de @osalanEJGV: "Envejecimiento y Prevención de Riesgos Laborales" ➡︎ https://t.co/UdV78fHABl https://t.co

  • @osalanEJGV
    2019.eko uztailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🔵 IX. @Osalanejgv-en Uda Ikastaroa: "Zahartzea eta Lan Arriskuen Prebentzioa" ➡︎ https://t.co/BXAe26jjRf https://t.co/ye76fDqJa3

Ekitaldiko kargudunak