Eu

400 gaztek eskuratuko dituzte Global Training bekak, enpresa-praktikak egiteko atzerrian

2019.eko uztailak 11
  • 30 urtetik beherako gazteek zortzi bat hilabeteko egonaldia egingo dute atzerrian prestakuntza eta esperientzia jasotzeko  

400 gaztek eskuratuko dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak, SPRI Taldeak Basque Trade and Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez egin duen deialdiari esker. Global Training bekak nazioartean mugikortasuna sustatzeko helburua dute, eta ezibestekoa da unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi gradua izatea. Aurten aurrekontua 4,12 miloi eurokoa izango da.

Beka programa hau Euskadik hazten jarraitzeko behar duen talentua sortzeko ekintzen artean kokatzen da. Empresek pertsona prestatuak behar dituzte eta esperientzia honek Euskadiko gazteei behar dituzten gaitasun eta ezagutzak eskuratzeko aukera ematen die, nazioarteko ingurune multikultural batean aritzeko aukeraren balio gehigarriarekin.

Programa honek atzerrian prestakuntza profesionala jasotzeko aukera ematen du, enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak eginez, gazteen espezializazio akademikoarekin lotuta noski.

Beka hauen bokazioa kanpoan barneratutako gaitasun eta ezagutza Euskadira ekartzea da eta atzerriko egonaldia luzatzen duten gazteen kasuan berriz, dauden tokitik euskal ekonomiaren interesak defendatzeko laguntzaile izatea.

Global Training beka hauen aurrekontua honela banatzen da:

  • 400 beka emango dira, hilabetero 1.400€ gordineko dotazioarekin eta 6 hilabeteko iraupenarekin.
  • Entitate kolaboratzaileentzat plaza bakoitzeko gestio gastuetarako 1.000€ko zenbatekoa
  • 40 orduko formazio gastua, bekadun bakoitzeko.
  • Bekadunen segurua ordaintzeko: bidaia / mediku zerbitzuak

Gutxienez 6 eta gehienez 12 hilabeteko bekak dira, eta, erakunde kolaboratzaileek ahalbidetzen dituzten luzapenei esker, praktikak 8 hilabetekoak izango dira batez beste.

Onuradunek aurretik 40 orduko prestakuntza jasoko dute, eta emango zaien laguntzarekin garraioa eta sei hilabeteko ostatua, mantenua eta bestelako gastuak (adibidez, bisatuak) ordainduko dituzte. Laguntza berdinak emango dira jomugak gorabehera. Horrez gain, programak laguntza medikoa eta istripu eta bidaietarako asegurua ematen dizkie bekadunei.

Laguntzen hartzaileak izango dira goi-mailako prestakuntza (graduak, lizentziaturak nahiz Lanbide Heziketa) duten 30 urtetik beherako gazteak, B1 edo B2 ingeles maila dutenak. Praktikak egingo dituzte enpresa edo erakundeetan, hilean 1.400€ inguruko poltsa batekin.

Nazioarteko mugikortasun programaren parte den Global Training beka programak aukera ematen die gazteei prestakuntza profesionala jasotzeko atzerrian, praktika ordainduak eginez beren espezialitate akademikoari egokitutako enpresa edo erakundeetan.

Entitate laguntzaileak

Global Training bekak mota honetako nazioarteko mugikortasuneko programa formatiboetan esperientzia dun entitateen laguntzarekin kudeatzen dira.

Edizio honetan hauek izango dira: 

Fundacion Novia Salcedo

60 beka

Ikaslan + AFM

60 beka

Euskal Ganberak

40 beka

EHU / UPV

60 beka

U Deusto + MU

60 beka

Garapen + Fomento SS

60 beka

HETEL + Confebask + Adegi

60 beka

Entitateek honako lanak egiten dituzte:

  • Formazio praktika onenen bilaketa nazioarteko enpresa zein erakundeetan, non gazteek esperientzia praktikoa izateko aukera izango duten
  • Deialdiaren eta aukeraketa prozesuaren ardura, Euskal Nazioartekotze Agentziarekin koordinazioan.
  • Haserako formazioa gazteak nazioarteko esperientzia honetarako prestatzeko.
  • Bekadunen eta enpresa hartzaileen jarraipen eta babesa bekak irauten duen denbora guztian.
  • Azken txostenaren erredakzioa, bekadunen formazio emaitzekin eta euren esperientzien bildumarekin.

Edizio honetako destinoak

Aurkeztu diren eskaintzak aztertuta, aurten ere, Global Training 2019ko deialdiko bekadunek 5 kontinenteetako 51 herrialde ezberdinetan kokatutako lehen mailako enpresa eta erakundeetan lan egiteko aukera izango dute. Bakar batzuk aipatzearren, Microsoft, Harvard Medical School, ONU Mujeres, PNUD edo CAF eta abar.

Hautagaitzak aurkezteko epea uztaila eta iraila bitartean izango da. Azaroan jasoko dute hautatutako bekadunek formazioa, eta hilabete horretan bertan hasiko dira bekadunak euren lan-guneetara bidaiatzen.

Bekei buruzko informazio gehiago: www.basquetrade.eus

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko uztailak 11

    Una excelente inciativa desde mi punto de vista, como agencia de amrketing online de Bilbao.

    Esta página web la recomendare a mis contactos de BilbaoStartup City, nuestra asociacion de emprendedores de Startups.

    Muchas gracias por el contenido!

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak