Berriak Lehendakaritza
Eu

Connect Innovation Bai proiektua 2019ko RegioStars europako sarien finalista, Pirinioetako Lan Komunitateak bultzatuta

2019.eko uztailak 10
  • Connect Innovation Bai proiektua, Bidasoa Activa buru duela, finalista da epaimahaiaren sariaren “Eraldaketa digitala sustatzen” kategorian. Proiektua Pirinioetako Lan Komunitateak bultzatu du; bertan dago Euskadi

Connect Innovation Bai ekintzailetza berritzaileari eta sortzaileari buruzko proiektua, Agencia de Desarrollo del Bidasoa, S.A. (Bidasoa Activa) agentzia buru dela, RegioStars Europako sarien lau proiektu finalistetako bat da, “Eraldaketa digitala sustatzen” kategorian; Europako Batzordeak antolatzen ditu. Kategoria horretan jarduera, prozesu, eskumen eta negozio- eta gobernu-ereduetan eraldaketa digitala sustatzen duten ekimenek parte hartzen dute. Proiektua Pirinioetako Lan Komunitateak bultzatu du; bertan dago Euskadi.

Aurtengo ediziora, guztira, Europako 199 proiektu aurkeztu dira; horietatik, lau POCTEFA 2014-2020 programakoak dira. Haren helburua da agente sozioekonomiko frantziarrek, espainiarrek eta mugaz haraindiko gunean dauden andorratarrek eginiko lankidetza-proiektuak sustatu eta kofinantzatzea.

Connect Innovation Bairen helburua da proiektuaren lurraldeko enpresek 4. industria-iraultzarekin bat egitea, ekintzailetza berritzailearen kultura sortzeko, non biztanleak, gainera, prozesuaren partaide baitira.

La Agencia de Desarrollo del Bidasoa, S.A. proiektu finalista horren sustatzaile nagusia da, bai eta hautagaitza prestatzeko eta aurkezteko arduraduna ere.  Beste bazkideak honako hauek dira: Communauté d'Agglomération Pays Basque, Irungo Udala, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien elkartea, ESTIA ECOLE INGENIEURS eta MU ENPRESAGINTZA S.COOP.

Epaimahaiaz gainera, proiektua publikoak bozka dezake, honako esteka honen bidez:  https://bit.ly/2Jo5Fy0

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau