Eusko Jaurlaritza giza eskubideen segimendua egiteko ordezkaritza baten buru, gaur, Kolonbian
- Segimendu hori Eusko Jaurlaritzak martxan duen giza eskubideen defendatzaileak Babesteko Euskal Programan sartzen da
- Helburua da jazarpenak eta mehatxuak jasateagatik Euskadin hartutako pertsonak beren herrialdeetara itzultzean bizi duten egoera ezagutzea
Eusko Jaurlaritza gaur Kolonbiara bidaiatuko den ordezkaritza baten buru da. Bidaiaren helburua da, Giza eskubideen defendatzaileak Babesteko Euskal Programaren barruan, herrialde horretatik Euskadin hartu zituzten pertsonen segimendua aztertzea, beren herrialdeetara itzuli ondoren. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, misioa Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak, Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak eta Ainara Arrieta Agentziako koordinatzaile teknikoak eratzen dute. Gainera, euskal ordezkaritzan Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Berdintasunaren Batzordeko alderdi politiko guztietako ordezkariak daude, bai eta CEAR Euskadiko kideak, proiektuaren erakunde kudeatzaileko kideak eta Mugarik Gabe eta Emigrados sin Fronteras GKEetako kideak ere. Bidaia ofiziala uztailaren 12tik 19ra bitartean izango da.
Iaz, programari honako erakunde hauetako giza eskubideen hiru emakume aktibista defendatzaile atxiki zitzaizkion: Organización Nacional Indígena de Colombia (ONIC), Asociación de Consejos Comunitarios del Norte del Cauca (ACONC) eta Congreso de los Pueblos. 2018an, Euskadin Proceso de Comunidades Negras de Buenaventurako aktibista bat hartu zen.
Euskal misioaren helburua da zuzenean ezagutzea pertsona defendatzaile horien eta aurreko edizioetan programari heldu zioten Kolonbiako gainerako 10 pertsonek gaur egun bizi duten egoera.
Defendatzaile horien eta beren erakundeen segimendua in situ egiteaz gainera, bidaian sendotu egingo da pertsona horiek babesteko sarea eta euskal erakundeen laguntza emango da ezagutzera.
Horretarako, euskal ordezkaritzako kideek aurreikusten dute topaketa izatea gizarte-erakunde eta -mugimenduekin eta Kolonbiako erakundeetako agintariekin, herrialde horretako giza eskubideen egoeraren berri izateko.
Bidaia amaitu ondoren, ordezkaritzak balorazio-txostena idatziko du, eta Eusko Jaurlaritzaren web-orrialdean argitaratuko da, eta Kolonbian kontaktatutako pertsona, erakunde eta instituzioei bidaliko zaie.
Aurtengo urtarrilean, euskal ordezkaritza Hondurasera bidaiatu zen, in situ ezagutzeko Nohemí Esther Pérez Borjas aktibistaren egoera, Comité de familiares de detenidos y desaparecidos en Honduras (COFADEH) komiteko kidearena; hura giza eskubideen defendatzaileak babesteko programaren babespean dago.
-
2019-07-15
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 🇨🇴 El Gobierno Vasco encabeza hoy una delegación de seguimiento de los derechos humanos en Colombia ➡︎ https://t.co/eYlN0snNFT… -
2019-07-12
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 🇨🇴 El Gobierno Vasco encabeza hoy una delegación de seguimiento de los derechos humanos en Colombia ➡︎ https://t.co/eYlN0snNFT… -
2019-07-12
Comentario de Twitter:
🇨🇴 Eusko Jaurlaritza giza eskubideen segimendua egiteko ordezkaritza baten buru, gaur, Kolonbian ➡︎ https://t.co/kNsQMpSnjB