Berriak Segurtasuna
Eu

Josu Bujanda Zaldua, Ertzaintzaren buru berria

2019.eko uztailak 09

Superintendentea Herritarren Babeserako Ataleko burua izan da orain arte

Erandio, 2019ko uztailak 9.

Segurtasuneko sailburu Josu Zubiagak Josu Bujanda Zaldua superintendentea izendatu du gaur Ertzaintzaren buru. Bujanda Herritarren Babeserako Atalaren burua izan da orain arte, eta ibilbide luzea du egina Ertzaintzan, 36 urtetik gorako esperientzia baitu destino eta kargu ezberdinetan. Josu Bujanda Ertzaintzaren buru izendatzearekin batera, Alfonso Garaikoetxea Aranguren Arabako lurralde-buru izatetik Herritarren Babeserako Ataleko buru izatera pasatu da, eta ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Ataleko buruzagitzan José María Yurrebaso Yuste berretsi da.

 

Josu Bujanda Zaldua superintendentea Ertzaintzaren buru izango da gaurtik aurrera, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak kargu horretarako gaur izendatu ondoren. Bujanda 1983an sartu zen Arkauteko Akademian, eta 36 urte daramatza, beraz, Ertzaintzan. Azken sei urteotan Herritarren Babeserako Ataleko buru izan da.

 

Aurretik Ertzaintzako Ikuskapen Buruzagitzan, Gipuzkoako Lurralde Buruzagitzan, Ertzaintzako Babeseko eta Esku-hartzeko Buruzagitzan, Donostiako Ertzain-etxeko Herritarren Babeserako Buruzagitzan, Gipuzkoako Trafikoko Operazioen Buruzagitzan eta Zumarragako Ertzain-etxean lan egin zuen, azken honetan hasi zen ertzain-lanean eta bertan egon zen 14 urtean.

 

Bujanda Beasainen (Gipuzkoa) jaio zen 1961ean, eta Ertzaintzaren III. Promozioko kidea da.

 

Beste izendapen batzuk

 

Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak orain arte Arabako lurralde-buru izan den Alfonso Garaikoetxea Aranguren izendatu du Herritarren Babeserako Ataleko buru. Alfonso Garaikoetxea Iruñan jaio zen 1962an, eta Ertzaintzan egin duen ibilbidean Donostiako, Hernaniko eta Irungo ertzain-etxeetako nagusia eta Gipuzkoako eta Arabako lurralde-burua izan da.

 

Halaber, Segurtasuneko Sailburuordeak bere karguan berretsi du Ikerkuntza Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Dibisio-burua, José Mari Yurrebaso Sestafe superintendentea, 2015eko uztailaren 30az gertoztik zeregin horretan dagoena. Iurrebaso, Bedian (Bizkaia) jaioa da 1959an eta 1984az geroztik da ertzain. Polizia Zientifikoko Nagusi izan zen eta Barne Arazoen Ikerkuntzako Bizkaiko lurralde buru ere bai.

 

Ertzaintzako hiru arduradun hauek III. Promozioko kideak dira.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2019.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Josu Bujanda Zaldua, Ertzaintzaren buru berria https://t.co/XyijNwijCj https://t.co/MhgE6BwfXi

  • @rgartzia
    2019.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Josu Bujanda Zaldua, Ertzaintzaren buru berria https://t.co/XyijNwzV0T https://t.co/XyijNwzV0T

  • @rgartzia
    2019.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Josu Bujanda Zaldua, Ertzaintzaren buru berria https://t.co/XyijNwzV0T https://t.co/XyijNwzV0T

Ekitaldiko kargudunak