Berriak Osasuna
Eu

Informazio oharra: Osasun-zentroen udako ordutegiak

2019.eko uztailak 09

INFORMAZIO-OHARRA

LAB sindikatuak udako lehen mailako arretarako osasun-zentroen ordutegiei buruz eginiko baieztapenak direla eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak honako hau zehaztu nahi dute:

 

  • Erabat faltsua da Osakidetza urte osoan zehar udako ordutegia aplikatzea aztertzen ari denik. Ordutegiaren egokitzapena urteko une jakin batera mugatzen da, eta baliabide publikoen kudeaketa eraginkorra eta langileek beren oporraldiez gozatzeko antolamendu hobea ditu xede.
  • Ordutegia egokitzeko neurriak zentroz zentro hartu dira euskal gizartearen osasun-beharretan oinarrituta, ekainean egin zen Osakidetzako Mahai Sektorialaren azken bileran azaldu bezala. Udako ordutegia egokitu den zentroetan, arreta-denbora 08:00etatik 17:00etara ezarri da.
  •  Nolanahi ere, nabarmendu behar da Euskadin osasun-asistentzia une oro dagoela bermatuta, bai lehen mailako arretan, bai Osakidetzako gainerako azpiegituretan.
  • Gogorarazi behar da udaro murrizten dela asistentzia-eskaria, eta Osakidetzak, munduko gainerako osasun-sistemek bezala, eskarira egokitzeko neurriak jartzen dituela abian. Hori dela eta, osasun-zentro, kontsultategi eta etengabeko arretagune batzuetan arretarako ordutegia egokitu dute eta, horrela, antolamendu hobea egon daiteke, langileek beren oporrez gozatu ahal izateko. Baliabide publikoen jasangarritasuna eta kudeaketa eraginkorra dira xede.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 9a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau