Eu

Jaurlaritzak 2,9 milioi euro bideratu ditu Lehendakaritza, Enplegu eta Gizarte Politika, Kultura eta Hizkuntza Politika eta Ingurumen, Lurraldearen Plangintza eta Etxebizitza sailetara, 2019rako aurrekontu luzatuan jasotzen ez diren jarduketei ekiteko (Gobernu Bilera 2019-07-09)

2019.eko uztailak 09

Gobernu Kontseiluak, Lehendakaritza, Enplegua eta Gizarte Politikak, Kultura eta Hizkuntza Politika eta Ingurumen, Lurraldearen Plangintza eta Etxebizitza Sailetarako Kreditu Orokorra 2.957.524 eurotan handitzea onetsi du gaur, 2019rako aurrekontu luzatuan jasotzen ez diren zenbait jarduketa finantzatu ahal izateko.

Aurrekontuak 2018ko ekitalditik 2019ra luzatu behar izanaren ondorioz, EAEko Administrazioko Sailek, luzatutako aurrekontuetan behar adinako zuzkidurarik ez zuten zenbait jarduketa finantzatu behar izan dituzte.

LEHENDAKARITZA                                                                                                   290.000 €                           

  • Kreditu gehigarria Emakunderi, soldata arrakala murriztera zuzendutako jarduketetarako         

ENPLEGUA ETA GIZARTE POLITIKAK                                                                        352.301 €

  • Migratzaileak jasotzeko dispositiboaren egokitzapenerako          

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA                                                                     1.990.223 €

  • Ez ohiko finantzaketa EITBri      1.670.130 €
  • Miramar Jauregiko partzuergorako diru-laguntza   56.868 €
  • Elkano Fundaziorako diru-laguntza (Mundubira 500)    63. 225 €
  • Argantzunerako diru-laguntza (Trebiñu)  70.000 €
  • Herri Urratserako diru-laguntza 130.000 €

INGURUMEN, LURRALDEAREN PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA                                  325.000 €          

Birgaitze adimentsu estrategia (alokairurako parke publikoaren energia eraginkortasuna)                                                                                                                                                     

KREDITU OROKORRAREN HANDITZEA, GUZTIRA (2019)                                                               2.957.524 €         

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko