Eu

Gobernuak onlineko gardentasun-eredua finkatu du, eta herritarrei formatu berrerabilgarrian eskaintzen dio ezagutu nahi duten informazio guztia (Gobernu Bilera 2019-0709)

2019.eko uztailak 09
  • Euskal sektore publikoan gardentasunaren ezarpen-mailari buruzko 2018ko balantzeak ondorioztatzen du Gobernuak “aurrerapen sakonak” egin dituela, harik eta, gaur egun, herritarrei “kalitatezko informazioa, zehatza, osoa, eguneratua, testuinguruaren araberakoa, esanguratsua eta irekia” eskaini arte
  • Txostenak 2018ko une garrantzitsu gisa honako hau nabarmentzen du: Euskadi Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Aliantzan (OGP) sartu izana; horrek aukera ematen du gobernuak irekitzeko modua eta era bat etortzeko, herritarrekin elkarreraginean jarduteko eta elkarlaneko gobernamendua sustatzeko

Gaurko bileran, Gobernu Kontseiluak onartu egin du Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2018ko balantzea”. Laugarren urtez jarraian prestatu du Eusko Jaurlaritzak dokumentu hau eta, horrela, 2015eko urtarrilaren 13an hartutako konpromisoa bete du; orduan, informazio publikorako sarbidea, publizitate aktiboa eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturaren aurrerapena arautzeko neurriak onetsi zituen. 

Txostenak egiaztatzen du Eusko Jaurlaritzak “aurrerapen sakonak” egin dituela erakunde publikoek herritarrei online informazio zehatza eskaintzeko betebeharrari, argitaratzeko moduari, herritarrei informazio publikora jotzeko eskubidearen inguruan eskaintzen zaien bermeari, nazioarteko gardentasun-estandarren betearazpenari –besteak beste, Transparencia Internacional GKE-k ezarritakoak– dagokienez. Horrela ondorioztatzen du sektore publikoa eratzen duten erakundeek gardentasun-betebeharrak oro har bete dituztela: erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, sozietate publikoak, nortasun juridikorik gabeko funtsak, fundazioak, partzuergoak eta irabazi-asmorik gabeko beste batzuk.

Hori horrela, gaur onetsitako txostenean Eusko Jaurlaritzaren beraren gardentasun-ereduaren finkapena jaso da, gobernu onerako tresna gisa, gauzak ondo egiten dituen eta euskal gizartearentzat gauza onak egiten dituen gobernurako. Nabarmendu behar da Gobernuaren autoexijentzia, argitaratutako informazioa “kalitatekoa, zehatza, osoa, eguneratua, testuinguruaren araberakoa, esanguratsua eta irekia izateko, eta berrerabili ahal izateko”.

GOBERNU IREKIAREN ALDEKO NAZIOARTEKO ALIANTZA (OGP)

2018an, honako une garrantzitsu hau nabarmendu behar da: Euskadi Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Aliantzan (OGP) sartu izana, munduko beste 19 eskualderekin batera. Bertan sartu zen, Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien, hiru hiriburuetako udalen eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren konpromisoari, lanari eta erakundeen arteko lankidetzari esker. Euskadiko baterako hautagaitzak plan bat prestatzera bultzatu zuen; hura prestatzen herritarrek ere parte hartu zuten. Planak bost konpromiso aurreikusten ditu:

  • Kontuak ematea mandatu-planen bidez
  • Open data Euskadi eta Linked open data
  • ILAB edo herritarren parte-hartzeari buruzko berrikuntzako laborategia.
  • Open Eskola (Herritarrentzat irekitako eskola).
  • Integritatearen euskal sistema.

GARDENTASUN-ATARIA: GARDENA

Txostenak egiaztatzen du Gardenak, Eusko Jaurlaritzak 2015ean sortutako gardentasun-atariak, “kalitate-maila handiko, erraz eskuratzeko moduko" online informazioa batzen duela “aldian behin eta deskripzio-izaeraduna”. Gehienak formatu berrerabilgarrietan argitaratutako datuak dira. Eusko Jaurlaritzak webean argitaratzen du:

  • Araudi aplikagarria eta garrantzi juridikodun informazioa: gidalerroak, jarraibideak, akordioak, zirkularrak, aurreproiektuak, erregelamendu-proiektuak, memoriak, txostenak, dokumentuak eta abar.
  • Hitzarmenak eta kudeaketa-aginduak. Hitzarmen-modalitate eta kudeaketa-agindu guztiak argitararzen dira: protokoloak, kofinantzaketa-hitzarmenak, ondare-hitzarmenak, barneko esleipenak, kontratu programak eta abar.
  • Funtzioak, erakundeen organigramak, Kargu Publikoen Katalogoko lanbide-profila eta -ibilbidea. Pertsona, erakunde eta ekipamenduen direktorioa bisita daiteke, erraz kontsultatu eta ikusarazteko.
  • Urteko eta urte anitzeko plan eta programak, betetze-mailaren eta emaitzen adierazleak. Argitaratuta eta eguneratuta dago Eusko Jaurlaritzaren planen egutegiekin lotura duen informazio guztia, bai eta neurketa- eta balorazio-adierazleak ere.
  • Kontratazioaren argitalpena. “Kontratuen Euskal Erregistroan” euskal sektore publikoak eta erakunde parte-hartzaileek sinatzen dituzten kontratuen % 100 argitaratzen da.
  • Dirulaguntzak eta laguntzak. Guztiak argitaratzen dira datarekin, erakundearekin, onuradunarekin, zenbatekoarekin eta abar.
  • Lanpostuen zerrendak, enplegatuen bateragarritasun-ebazpenak eta langile publikoen eta kargu publikodun langileen ordainsariak
  • Bestelakoak: derrigorrezkoa ez bada ere, Eusko Jaurlaritzak informazio ugari argitaratzen du, besteak beste, Gobernu Programaren segimendua, kargu publikoei buruzko informazioa, sailburuen bidaia-gastuak, urteko araudi-planak etab.

Gardenan gardentasunari buruzko eduki orokorretako sarbideak bikoiztu egin dira 2016tik, eta horrek erakusten du herritarrek administrazioaren funtzionamendua ezagutzeko duten interesa:

KONTSULTATUTAKO GARDENTASUNARI BURUZKO EDUKIAK

 

ARLOA

2018

2017

2016

2015

2014

Gardenaren webgunea, globalean

11.286

9.138

16.173

5.532

3.775

Autonomia-erkidegoari buruzko informazioa

322

335

1.283

1.422

571

Herritarrekiko eta gizartearekiko harremanak

159

179

659

593

221

Ekonomia- eta finantza-gardentasuna

306

232

954

729

372

Zerbitzu eta horniduren kontratazioa

202

142

582

584

223

Lurralde-antolamendua, hirigintza eta obra publikoak

 

79

46

162

198

108

Informazio publikora jotzeko eskubidea

2.995

2.253

8.359

1.715

2

Gardentasunari buruzko eduki orokorrak

4.496 *

3.879

2.385

850

66

 

EUSKADI LIDER DA ADMINISTRAZIO DIGITALEAN ETA OPEN DATAN

Ernst&Young aholkularitza-etxe multinazional ospetsuak oraintsu argitaratu duen txostenaren arabera, Euskadi buru da Estatuan administrazio digitalean; izan ere, funtzionamendu digitalaren eskakizunen % 94,7 betetzen du: web-ataria, egoitza elektronikoa, herritarrentzako eta enpresentzako asistentzia, identitate digitala eta sinadura elektronikoa, ordezkaritza eta erregistro elektronikoa eta komunikazioa eta jakinarazpenak.

OpenData Euskadi atariak, gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren eta bere mendeko erakundeen 3.441 datu-multzo ditu. Gainera, beste foru- eta toki-administrazio batzuetako 741 datu-multzo ditu. Horrela, Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du izaten, aurten ere, Estatuko www.datos.gob.es katalogoan dataset gehien argitaratzen duen datu-iturria.

GARDENTASUNAREN LEGEA 

Txostenak egiaztatzen du Legebiltzarreko Nazionalisten eta Euskal Sozialisten taldeek aurkeztutako “Euskal Autonomia Erkidegoko Gardentasunari eta Herritarren Parte Hartzeari buruzko Lege Proposamena” onestean, horrek lagundu egingo duela informazio publikora jotzeko eskubidea, kontu-ematea eta herritarren partaidetza bermatzeko egiten jarraitu behar den aurrerapen-ahaleginak orientatzen. Etorkizuneko legea onetsi bitartean, Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du 2019an are administrazio gardenagoa lortzeko erronkekin. Horretarako:

  • Argitaratutako informazioaren kalitatea hobetzen ari da
  • Herritarrek informazio publikora jotzeko duten eskubidea baliatzeko sistema ezartzen ari da, herritar guztientzako eskuragarria izateko eta benetan herritar guztietara zabaltzeko.
  • Irisgarritasunerako eta informazioa ulertzeko bide ematen ari da
  • Datu publikoak irekitzea sustatzen ari da
  • Eusko Jaurlaritzak sortutako tresnak zabaltzen ari da, sektore publikoa eratzen duten erakundeek erabiltzeko, baliabideak arrazionalizatzeko
  • Ia berrehun erakundek argitaratutako informazio guztiari koherentzia ematen laguntzen ari da, bai eta herritarrei informazio-sistemetara batera sartzeko bide ematen ere.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko