Berriak Osasuna
Eu

Euskadiko Osasun Sailak TAB saria jaso du, autonomia-erkidego batek sustatutako tratamendu medikoarekiko atxikiduraren proiektu onenagatik

2019.eko uztailak 09

Nekane Murga sailburuak 2. motako diabetesa duten pazienteentzako segimendu farmakoterapeutiko integralaren programarentzako saria jaso du

 

  1. motako diabetesa duten paziente kroniko eta polimedikatuentzako segimendu farmakoterapeutiko integralaren proiektuak aintzatespena jaso du, gaur, Tratamenduarekiko Atxikipenaren Behatokiaren eskutik, autonomia-erkidego bateko osasun-kontseilaritza batek sustatutako proiektu onenagatik. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jaso du saria, gaur arratsaldean, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izan den ekitaldian.

TABen saria jaso duen Osasun Sailaren proiektu pilotuaren helburua da medikamentuen erabilera eta paziente kronikoen eta polimedikatuen osasuneko emaitzak hobetzea, arreta farmakoterapeutiko integralaren bidez. IKTen bidez (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) farmazia komunitarioen asistentzia-eginkizuna sustatzea du helburu, osasun-establezimendu gisa, bai eta asistentzia-mailetako osasun-arloko profesionalen arteko komunikazio-kanalak sendotzea ere (farmazialari komunitarioak eta Osakidetzako sareko medikuntzaren eremuko eta lehen mailako arretarako erizaintzaren eremuko profesionalak).

Bestalde, proiektuak osasun-baliabideen kontsumoan duen eragina neurtzen du (ospitaleratzeak, larrialdietako edo lehen mailako arretako bisitak…) eta medikamentuekin eta tratamenduarekiko atxikidurarekin zerikusia duten gorabeherak detektatzen ditu.

Farmazialarien elkargo ofizialekin elkarlanean jarduteko hitzarmen baten bidez garatzen da, eta, bertan, Euskadiko 18 farmaziak parte hartzen dute (6 lurralde historiko bakoitzeko, 120 paziente baino gehiagorekin). Vitoria-Gasteizen Zaramagako osasun-zentroa dago; Durangon, Landako osasun-zentroa, eta Eibarko osasun-zentroa.

Sailburuak eskerrak eman ditu sariagatik, horrela Euskadik urteetan zehar tratamenduarekiko atxikidurarik ezari aurre egiteko egiten ari den lana onesten da, kontuan izanik osasun publikoko arazoa dela herrialde garatu guztietan. 2013-2020rako Euskadiko Osasun Planak gogorarazten zuenez, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ildo estrategikoek eta Pazientearen Segurtasun Estrategiak honako helburu hau aurreikusten dute, besteak beste: “farmakoak egoki erabiltzea”. Horretarako, ospitalearen, lehen mailako arretaren eta farmaziaren arteko preskripzio-prozesua garatzen du, eta horrek tratamenduarekiko atxikidura sustatzen du, bai eta medikamentuen erabilera segurua, egokia eta arrazoizkoa ere. Praktika klinikoko gidetan ere oinarritzen da, eta, gainera, farmazia-bulegoak osasun-eragiletzat hartzen ditu.

Nekane Murgak atxikiduraren arloko jarduketa-planaren esparruan izandako aurrerapenak nabarmendu ditu. Horiek, funtsean, honako hauen bidez lortu dira: kontziliaziorako plan korporatiboaren garapena; historia farmakoterapeutiko bakarrak eta tratamendu aktiboaren orriak dakarten ahalmena, eta pazienteak beren tratamenduetan inplika daitezen sustatzea, teknologia berrien edo zenbait ekimenen bidez (Osasun Eskola, besteak beste).

Aldi berean, farmazia-bulegoekin eta pazienteei arreta ematen dieten osasun-arloko profesionalekin elkarlaneko programak eta proiektuak aktibo mantentzeak duen garrantzia nabarmendu du. Besteak beste, udalen etxeko laguntza-zerbitzuen arreta jasotzen duten pazienteetan medikazioaren erabilera hobetzeko programa aipatu du. Programan, dagoeneko, euskal farmazien % 85ek parte hartzen du, eta, guztira, 146 udalerrik; horrek lortu du paziente parte-hartzaileetan tratamenduarekiko atxikiduraren tasa areagotzea, hasierako % 46tik gaur egungo % 95era.

Bestalde, sailburuak bere sailaren apustu den beste programa bat aipatu du: muga ekonomikoak edo bizi duten gizarte-bazterketako egoera dela-eta, beharrezko agindu medikoak betetzeko arazoak dituzten pertsonen tratamendu medikoekiko atxikidurari bide emateko eta horiek bermatzeko laguntzak. Eusko Jaurlaritzak laguntza-programa horretara 40 milioi euro inguru bideratu ditu, 2013-2019 aldian.

 

Bilbo, 2019ko uztailaren 9a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau