Berriak Herrizaingoa
Eu

Azken egunetan zehar Gipuzkoako hainbat banku-entitatetan emandako atrakuen egilea atxilotuta

2011.eko apirilak 01

Gaur goizeko lehen orduan Ertzaintzako agentek Donostian atxilotu dute azken egunetan zehar Donostialdean, Lasarten, Pasaian eta Andoainen emandako hainbat atrakuen egilea. Atrakuetan lapurtutako diru kopurua hamar mila euro ingurukoa da.

Gaur goizeko sei eta erdiak inguruan zerbitzuan ez zeuden Ertzaintzako hainbat agentek hiriburu gipuzkoarren ikusi dute bilatzen ari ziren Donostia eta hiriburutik hurbileko herrietan azken bolada honetan emandako atrakuen ustezko egilearen antza zuen gizona. Agenteek susmagarria identifikatu dute Kontxako Pasealekuan eta, bilatzen ari ziren pertsona zela egiaztatutakoan, atxilotu egin dute. Bere ibilgailua erregistratu ostean, gidariaren eserlekuaren azpian zegoen arma labur bat konfiskatu dute.

Atxilotuari Donostian, Lasarten, Pasaian eta Andoainen egindako sei atraku, gutxienez, leporatzen zaizkio. Azken atrakua atzo goizean eman zen Andoainen; egileak, herri honetako banku-entitate batean sartu ostean, kutxazaina pistola batekin beldurtu zuen eta 600 euro lapurtu zituen. Leporatzen zaizkion atrakuetan lapurtutako diru kopurua hamar mila euro ingurukoa dela estimatzen da.

Ertzaintzak atxilotuak Gipuzkoan aurrera eramandako beste atraku batzuetan duen parte-hartzea argitzeko ikerketarekin jarraitzen du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan