Eu

Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV-EHU) lankidetza hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan praktikak egiteko (Gobernu Bilera 2019-07-09)

2019.eko uztailak 09

Gobernu Kontseiluak onartu du lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Zuzenbide Fakultateko Graduko eta Graduondoko ikasleek kanpoko praktika akademikoak egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta UPV/EHUren arteko hitzarmen hau Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) ikasleak hobeto prestatzen laguntzeko da, eta kanpoko praktika akademikoak, curriculumekoak eta curriculumetik kanpokoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan egiteko aukera emango zaie. 

Praktikak Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan egingo dituzten ikasleen kopurua ikuskaritzaren beraren esku egongo da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzak hartuko du erabakia.

Kanpoko praktikak egiteko, ikasleek Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako begirale bat eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Zuzenbide Fakultateko tutore akademiko bat izango dituzte.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak izendatutako begiralea Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskaritzari atxikitako Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskari bat izango da.

Kanpoko praktika akademikoak formakuntza-jarduera bat direnez, ez dituzte lan-harreman bateko betebeharrak eragingo. Ikasleek ez dute ordainsaririk jasoko egindako jarduerengatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko