Eu

Eusko Jaurlaritzak 65.000 euroko dirulaguntza onartu du Jai Alai World Tour Zesta Punta Nazioarteko Zirkuitua babesteko (Gobernu Bilera 2019-07-09)

2019.eko uztailak 09

Aurtengo edizioa Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztu zen iragan astean eta lehia urrira arte luzatuko da.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak 65.000 euroko dirulaguntza bideratuko du aurten Jai Alai World Tour Nazioarteko Zesta Punta Zirkuituaren antolakuntza diruz laguntzeko. Gobernu Kontseiluak bere gaurko saioan onartu du laguntza hori, Munduko Pilota Batzarrarak jai alairen arloan dagoen zirkuiturik garrantzitsuena antola dezan.

Jai Alai World Tour Zesta Punta Nazioarteko Zirkuitua 2014. urtean jaio zen, modalitate honetako kirolari profesionalik onenak bilduko zituen txapelketa bat sustatzeko asmoz. Zirkuituak lau hileko iraupena izango du aurten, uztailetik urrira arte, eta aurtengo edizioa Donostia, Gernika, Markina-Xemein, Lekeitio, Zumaia, Hondarribia edota Mutrikun gozatu ahal izango da. Aurtengo edizioa iragan asteazkenean aurkeztu zen Guggenheim Bilbao Museoan, eta lehia Markina-Xemeinen hasi zen larunbatean. Aurtengo partida guztiak euskal frontoietan jokatuko diren arren, aurreko edizioetan Bordelen, Bartzelonan edota Mexikoen ere antolatu dira partidak.

Proiektu honen jatorria zesta-punta bultzatzeko aukeren inguruko hausarketa-prozesua izan zen, non Eusko Jaurlaritzak, Munduko Pilota Batzarrak eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak parte hartu zuten. Jai Alai World Tour zirkuituaren xedea da zesta-puntaren mundua sustatzea, zaleentzat erakargarria den formatu bat eskainiz udako eta udazkeneko hiletan zehar. Denbora horretan, AEB eta Mexiko utzi eta zirkuitua hartzen duten frontoitan kokatzen da lehiaketaren fokoa. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko