Berriak Hezkuntza
Eu

STEAM Euskadi hezkuntza ezartzeko Innobasqueri 180.000 euro ematea (Gobernu Bilera 2019-07-09)

2019.eko uztailak 09

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, hartu du, STEAM Euskadi hezkuntza-estrategia ezartzeko, Innobasque Fundazioari diru-laguntza zuzen bat, 180.000 euroko zenbatekoan, ematea baimentzeko akordioa.

STEAM estrategiaren helburua hezkuntza eta formazio zientifikoa eta teknikoa bultzatzea da hezkuntza etapa guztietan. Hezkuntza Sailak STEAM estrategia (ingelesezko akronimoa, Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics) pasadan urteko ekainean jarri zuen martxan aipatutako helburuarekin, arreta berezia nesketan jarriz.

STEAM ikastea eta praktikatzea trebetasun horiek garatzeko eta gazteak lan-merkatu baterako prestatzeko dira lagungarri; izan ere, lan-merkatu horrek, zientzietan, teknologian, ingeniaritzan eta matematiketan ezagutza handiagoa ez ezik, ezagutza hori zentzuz, testuinguru batean eta sormenarekin erabiltzeko gaitasuna ere eskatzen du.

STEAM hezkuntza sustatzea lehentasun bihurtu da Hezkuntza Sailarentzat; izan ere, STEAM estrategiaren eta EAEko 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berriztapen Planaren helburuak bat datoz, giza kapitala lan-ildo gisa indartzeari begira, adin goiztiarretatik hasita, zehatzago esanda.

Innobasqueri emandako laguntzaren bitartez, Hezkuntza Sailak STEAM estrategiaren barruan dauden ekintza ezberdin bultzatuko ditu. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko