Berriak Hezkuntza
Eu

Ikasiker, ikerketa lanetan laguntzeko beketarako deialdia (Gobernu Bilera 2019-07-09)

2019.eko uztailak 09

320.000 euroko zenbatekoarekin, 160 beka eskainiko ditu

Beka jaso duten ikasleek Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa-taldeetan, BERCetan, Ikerketa Sanitarioko Institutuetan edo Ikerketa Kooperatiboko zentroetan eman ahal izango dute laguntza

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta, ikerketa lanetan laguntzeko Ikasiker beketarako deia egiten duen Agindua onartu du gaurko bileran.

Ikasiker bekak unibertsitate ikasleei zuzenduak dira, ikasketekin aldi berean (2019ko irailetik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean) honako ikerketa talde hauetan laguntza emateko prest dauden ikasleentzat: Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroetan (BERC), Ikerketa Sanitarioko Institutuetan (ISI) eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroetan (IKZ), hain zuzen ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa kreditatutakoetan

Programaren helburua da unibertsitate-ikasleak euskal ikerketa-sisteman egiten den oinarrizko ikerketa aplikatuaren arloko lanetan hastea. 320.000 euroko diru-kopuruarekin, 160 beka eskainiko dira, honako modalitate hauetan:

  • A modalitatea (ikasturtean zehar, 2019ko irailetik 2020ko ekainera): 120 beka.
  • B modalitatea (udan, 2020ko uztailetik abuztura): 40 beka

Beka hauek eskuratu nahi dituzten ikasleek unibertsitateko graduko titulazio ofiziala lortzera bideratutako ikasketa-plan bateko azken bi urteetako batean matrikulatuta egon beharko dute, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate batean edo Estatuko unibertsitate batean. Bekaren onuradun izateko, Euskadin izan beharko dute administrazio-egoitza, eta lankidetza proiektu bat aurkeztu, lankidetza hori  gauzatu nahi den ikerketa zentroak behar bezala ziurtatua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko