Eu

Artolazabal, Almagro´n, "Festival Internacional Teatro Clásico" fundazioa bere lan inklusiboagatik saritu duen Desgaitasunari buruzko Patronatuan izan da

2019.eko uztailak 09

Almagro (Ciudad Real), 2019-07-09

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur goizean, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren Desgaitasunari buruzko Patronatuaren urteko bileran izan da; bertan, AMÁS Social fundazioa saritu da, “Campeones” filmagatik, eta Festival Internacional Teatro Clásico de Almagro fundazioa, bere lan inklusiboagatik.

Kultura Inklusiboaren saria urtekoa da, eta deialdi bakoitzean “arte-sormenaren” modalitatea “kultura-proiekua”renarekin txandakatzen du. Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuak deitu du, ONCE fundazioarekin lankidetzan; sariak kultura-izaerako ekimena edo kultura-intzidentziakoa baloratzen du, kultura inklusiboaren sustapenean eta zabalkundean, kultura- eta arte-ondasunak gizarteari hurbiltzen zaizkion bitartean.

“Campeones” filma (2018, Javier Fesser) nork bere burua gainditzeko adibidea da, bertako protagonisten bilakaeraren bidez. Hura aukeratzeko, proiektu horretan desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea izan da gogoan, eta hori agerian geratzen da, izan ere, castinga desgaitasun intelektuala eta/edo sentsoriala duten aktore hasiberrien talde batek eratzen du; horrek ez du aurrekaririk Espainiako zineman.

Beste sarituak, Festival Internacional de Teatro Clásico de Almagro fundazioak, berrogeigarren urteurrena ospatzen du; irisgarritasuna eta inklusioa bere programazioaren eragile organiko gisa adierazten ditu.



Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak