Eu

Non ikusten duzu Europa Euskadin?. Argazki Lehiaketa.

2019.eko uztailak 09

PRENTSA-OHARRA

EHUN GAZTE INGURUK “NON IKUSTEN DUZU EUROPA EUSKADIN?” ARGAZKI-LEHIAKETAREN ZORTZIGARREN EDIZIOAN PARTE HARTU DUTE

  • Ia 1.000 pertsonak botoa eman diete lehiaketan aurkeztutako argazkiei; urtero antolatzen dute Eusko Jaurlaritzak eta EGEFek.

Vitoria-Gasteiz. (2019ko uztailaren 9a). Jordi Campàs Ekonomia eta Plangintzako zuzendariak, gaur goizean, “Non ikusten duzu Europa Euskadin?” gazteen argazki-lehiaketaren zortzigarren edizioko sariak banatu ditu.

Lehiaketa Facebook bidez garatu da; bertan, EAEko 14 eta 25 urte bitarteko 67 gaztek parte hartu dute, eta ia 1.000 boto eman dira. Gainera, lehiaketaren orrialdera 3.500 bisita baino gehiago erregistratu dira.

Lehiaketa Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak antolatu du,  Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) Euskadiko Programa Operatiboko komunikazioaren testuinguruan. Lehiaketaren bidez, EGEF funtsek Euskadin finantzatutako ekimenen berri eman nahi da, bai eta Europa hurbildu ere euskal gazteriari eta Europak bere ingurunearen garapenean egiten duen ekarpenari buruz duen ikuspegia ezagutu ere.

Lehen saria, reflex kamera bat epaimahaiak aukeratutako argazkiari, ARITZ OLIVÁN basauriarrak lortu du; bigarrena, Go-Pro kamera bat, IRUNE PALACIOS leioarrak lortu du, eta Facebooken boto gehien izan duen argazkia IELTXU RODRIGUEZena izan da, barakaldotarrarena, eta E-booka lortu du.

Argibide gehiagorako: www.facebook.com/federeuropaeuskadi

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak