Eu

Sonia Pérez sailburuak “Juan Sebastián Elcano” armada-ontziaren Getxo-Getaria eguneko bidean parte hartu du lehen mundu-biraren 500. urteurrenean

2019.eko uztailak 06

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak planetako lehenengo biraren 500 urteak gogora ekartzeko ekitaldian parte hartu du. 'Elkanoren Zeruertza' izeneko omenaldian estropada bat egin da eta bertan lau ontzidiak (arrantzakoa, merkataritzakoa, Armada eta kiroletakoa) izan dira protagonista, eta geraldi bat egin dute Gaztelugatxeko San Joan inguruan, baita zeremonia bat ere beren bizitza ozeanoan galdu zuten itsasgizonen omenez.

Espainiako Armadako Juan Sebastián Elcano ontzia eguneko bide baten aitzindaritzan izan da, eta ehun itsasontzik eskolta emanda Getxotik abiatu eta Getariara iritsi da. Hala, lehenengo aldiz bota ditu aingurak nabigatzailearen izena daraman eskola-ontziak Elkanoren jaioterrian.

Sailburuak egin dituen deklarazioetan adierazi duenez, “euskal kulturari lotutako bidaia bat da, kontuan izanik bidaiazale aizateaz gain, bertara iristen denari ondo hartzen diogun herri bat garela. Beti izan da horrela, jakin dakigulako zein balio handia duten helmuga gisa eta gizabanako gisa gu ezagutzeak adierazten duen jakinduria kulturalak eta aukerak”.

Sonia Pérezentzat, Elkanok burututako bidaia “mugarri bat izan zen, Kristobal Kolonek lortutakoarekin batera Europako mentalitatea zeharo aldatzen lagundu zuena, Erdi Aroa eta Aro Modernoa bereizten dituen ardatza, alegia”.

Elkanoren eta bere tripulazioaren egitandiak eszenario-aldaketa bat adierazi zuen non, harrezkero, gizakiak hartuko zuen protagonismoa. Aurkikuntza geografikoek eta berrikuntza teknikoek eskaini zituzten aukera berriek zeharo aldatu zuten ordura arte europarrek munduaz genuen ikuspegia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak