Eu

Irune Muguruza, kolektibo migratzaileari zuzendutako Kulturen arteko Aguraingo Jaialdian

2019.eko uztailak 06
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak auzotarren parte-hartze handia nabarmendu du

 

Agurain, 2019-07-06

Irune Muguruza Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak, gaur arratsaldean, Arabako Agurain udalerriko Alai Asociación de Lazos de Amistad con la persona Inmigrante elkarteak antolatutako kulturen arteko jaialdian parte hartu du. Jardunaldiaren antolakuntzan Aguraingo Udalak eta CEARrek jardun dute lankidetzan. Ernesto Sainz Lanchares alkateak eta Nora Reyes Alaiko presidenteak Santa Maria plazan izan den topaketan parte hartu dute. Ekitaldian, musika-emanaldiak, lehiaketa gastronomikoak, haur-jolasak eta dantzak izan dira, udalerrian bizi den kolektibo migratzailearekin harremanak sakontzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Sainz Lanchares, Nora Reyes