Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

ETS-k topera hidraulikoak instalatu ditu trenbide sareko amaierako geltokietan

2011.eko apirilak 01

Jarduketa hori, amaierako geltokietan tren zirkulazioek duten arriskua murriztu ahal izateko ezarriko diren neurrien artean dago

Euskal Trenbide Sareak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen erakunde publikoak, Autonomia Erkidegoko Administrazioak kudeatzen duen trenbide sareko  amaierako geltokietan topera hidraulikoak instalatzeko prozesuari ekin dio.

Neurri horrek, instalatu diren gainerako baliabide teknikoekin batera (euroloop sistema -balaztatze automatikoa-), toperen kontra abiadura motelean gerta daitekeen talka xurgatzeko aukera emango du, hori ezinbestean gertatzen denean. Hau da, gurpilaren eta errailaren artean itsaspena galtzen denean edo akats mekanikoa edo elektrikoa gertatzen denean.

Asteazken gauean lehenbiziko topera instalatu zen EuskoTrenek ustiatzen duen Urdaibaiko lineako Bermeoko geltokian. Aste honetan Lezamako, Sondikako, Atxuriko, Lasarte Oriako eta Hendaiako geltokietan aritu izan gara lanean eta, ondorioz, datorren asteartean denak instalaturik egongo dira. Toperak jartzeko lanak gauez burutzen dira, trenen zirkulazioan eraginik izan ez dezaten. Jarduketa horien aurrekontua 150.000 eurotik gorakoa da.

Neurri hori, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren esku dagoen Trenbide Sarearen segurtasuna hobetzeko etengabeko hobekuntza prozesuen barruan sartzen da. Hau da, trenbidearen ustiapen eta funtzionamendu baldintzak hobetzera daude bideraturik.

Iruzkin bat
  • @jainko
    2012.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    @guarroman aquí se mató un conductor haciendo eso mismo. a día de hoy hay una pre-topera hidraúlica en todas > http://t.co/QqL9gF2v

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan