Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Eusko Jaurlaritzak ikertzaile kopurua bikoiztuko du

2009.eko azaroak 30

Euskal Exekutiboak 80 ikertzaile gehiago kontratatuko ditu legealdi honetarako, egungo 98ei gehitu behar zaizkienak.

Celaak Ikerbasqueko Workshop ekitaldian adierazi duenez, % 13ko igoera izango  du ikerkuntzarako aurrekontua, Euskadi nazioarteko mapan koka dadin.

Isabel Celaá, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak ikerkuntza sailan % 13ko gehikuntza egingo duela datorren urterako. Horrela, ikertzaileen kopurua bikoiztuko da, egungo 98tik beste 80 profesional gehiago izatera.

Celaak Arte Ederretako Museoan egin den Workshop ekitaldian parte hartu du. Ekitaldira, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea, Pedro Luis Arias eta Ikerbasqueko zuzendaria, Fernando Cossio joan dira, nazioarteko ikertzaile ordezkari talde batekin batera.

Sailburuaren hitzetan, “Ikerbasqueko ikertzaile kopurua bikoiztuko dugu eta arreta berezia emango diogu kalitate, ekoizpen eta Ikerbasque eta beste ikerkuntza zentro batzuen loturari, batez ere, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, herrialdean egiten den % 70eko ikerkuntza biltzen duelako.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren ardunaduna, euskal ikerketaren “katalizatzaile”-ekin bildu da ekitaldi honetan eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak “izugarrizko bultzada” emango diola ikerketa ekintzei, Euskadi “nazioarteko eta europako ikerketa mapan koka dadin”.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak hurrengo urterajo, ikerketa sailan % 13ko gehikuntza egingo duela  nabarmendu du. Beste datu guztien gainetik, sailburuak hau aipatu nahi izan du krisiladi egoera dela eta.

Sailburuaren esanetan, Ikerbasque ikerketa sailean “benetazko katalizatzaile” izan  da, Euskal Herriko Unibertsitatean eta beste unibertsitateetan egiten den ikerketak bultzatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Sailburua