Eu

Beatriz Artolazabal Vitoria-Gasteizko Letren Fakultatean egindako lehen Etika Soziosanitarioko Graduondoa ixteko ekitaldian

2019.eko uztailak 05

VG 05 07 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honako hau esan du: “Eusko Jaurlaritzatik, Euskadin eremu soziosanitarioan etika-batzordeen koordinatzaile den batzorde soziosanitarioaren sustapena 2017-2020rako lehentasun soziosanitarioen barruan dago”.

 

Artolazabalek, gaur arratsaldean, Vitoria-Gasteizko Letren Fakultatean egindako lehen Etika Soziosanitarioko Graduondoa ixteko ekitaldian parte hartu du, Ion Zarate Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearekin, Ángel Elías dekanoarekin eta José Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariordearekin batera.

 

 “Graduondo honen bidez ikusi dugu”, esan die Artolazabalek ikastaroan parte hartu duten 22 lizentziatuei. “Gure egoitza, ospitale, babespeko etxe, ikastetxe, kontsulta kliniko eta enpresetan gizarte- eta osasun-gatazkak egon daitezke eta horiek erabiltzailea, bere familia edo langileak baldintzatu.  Graduondoan parte hartu duzuenok, irakasleekin batera, egoera horiei nola aurre egin hobeto dakizue”.

 

Sailburuak zorionak eman dizkie ekimenagatik Euskal Herriko Unibertsitateari eta bertako Arabako Campusari eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateari; datorren irailean, Etika Soziosanitarioko graduondoaren bigarren edizioa izango da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak