Elkarlan Sariak
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Turismoaren Euskal Sarea aurkeztu du Sonia Pérez Ezquerra sailburuak

2019-07-09

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak gaur aurkeztu du Saretour - Turismoaren Euskal Sarea, Turismoaren Astearen barruan. Sektore turistikoaren enpresetako arduradunen aurrean azaldu duenez, “Turismo Saila garenez, kalitateko turismo jasangarri bat sustatzera eta antolatzera zuzentzen ditugu gure politikak. Politika horien arrakasta sektore profesional baten eta gobernantza publikoaren arteko lankidetzan oinarritzen da, esperientzia handiko eragile direnez”.

Gobernantza hori indartu eta bultzatzeko, zehaztu du sailburuak, eratu da Turismoaren Euskal Sarea SARETOUR, “euskal sektore turistikoaren elkarraldirako, elkarlanerako eta koordinaziorako foro gisa sortua. Sareak enpresen arteko batasunak edo taldekatzeak sustatuko ditu baterako proiektuei ekiteko, baita lantaldeak bultzatzeko ere, enpresen eta erakunde elkartuen lehiakortasunaren hobekuntzan aurrerapausoak emateko.

Turismoa denboran eta lurraldean banatzea eta enpresentzako errentagarritasunak sortzea dira helburu nagusiak, jasangarritasunaren eta giza kapitalaren balorazioaren irizpideen pean, eta horretarako ezinbestekoa izango da lankidetza hori enpresen artean, instituzioen artean eta eremu publiko/pribatuaren artean, maila guztietan eta sektore anitzak barnean hartuta.

“Ez naiz nekatuko azpimarratzeaz turismo-eredu jasangarri batek inplikatutako agente guztien erantzukizun hori behar duela, eta gure aldetik hartzen ditugun aukerek berekin dakartenaz jabetzea. Hori da helburua eta horretarako dago martxan jada SARETOUR”.

Lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak dituzten enpresentzako sari-banaketaren ekitaldia

Saretour aurkeztu ondoren, sailburuak lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak dituzten enpresen sari-banaketan parte hartu du; 500 enpresa baino gehiago dira 2018an ziurtagiri hauek jaso dituztenak: Kalitate turistikoaren Q eta Kalitate Turistikoa eta Jardun Egokiak programak; Smart Business; Eraginkortasun energetikoa eta Europako Etiketa Ekologikoa (Ecolabel).

 

Erantzukizunetik bakarrik iristen da jasangarritasunera. Eta zerbait erakutsi baduzue hauxe izan da, erantzukizuna, zuen inplikazioarekin eta dedikazioarekin lagundu egiten baituzue guztiok lortu ahal izatea Euskadi erreferentziazko helmuga gisa kokatzea” azaldu du sailburuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)