Eu

Errentagarritasun ekonomikoa bermatzea, teknologikoki aurreratuta egotea eta gizartearen aitortza positiboa lortzea dira basogintzaren eta egurraren erronkak Euskadin

2019.eko uztailak 05

Baskegur Egunean, Euskadin dugun lehengai natural eta berriztagarri ugariaren balioa eta erregai fosilentzat bioekonomia alternatiboaren garapenean funtsezkoa den 0km-ko industria sektorearen garrantzia aintzatetsi dadin erreklamatzen du

Bioekonomiak, egurra oinarri duten produktu berriak ez ezik, egurraren erabilera areagotzea eta beste eremu batzuetan erabiltzea ere bilatzen du, ahalik eta balio erantsirik handiena ematen saiatuta

Basoak eta egurra jasangarria, ekonomikoa, soziala eta ingurumenarekiko adeitsua den eredu bat bultzatzeko ezinbestekoak dira

Euskadiko Egurraren Elkarteak Baskegur Eguna ospatu du “Gure Basoak, Gure Zura, Gure Etorkizuna” lemapean. Baskegurrek bere kideak bilduko ditu, baita sektorearen egungo egoera aztertuko dituzten ordezkari instituzionalak ere gaurko jardunaldian.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek jarudunaldiari hasiera eman dio eta “Oraina eta geroa: Administrazioaren eta basogintza-egurgintza sektorearen arteko elkarrizketak” izenekok topaletan parte hartu du Bizkaiko Jasangarritasun eta Ingurune Naturaleko diputatu Elena Unzueta; Arabako Nekazaritza zuzendari María Asunción Quintana; Gipuzkoako Mendi eta Inguru Naturaleko zuzendari Arantxa Aristimuño; Baskegurreko presidente Federico Saiz eta Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeko ordezkari Jose Antonio Zabalarekin batera.

Oroz sailburuordeak bere interbentzioan azpimarratu nahi izan du "basogintzaren eta egurraren sektoreak Euskadin dituen erronkak direla errentagarritasun ekonomikoa bermatuta edukitzea, teknologikoki aurreratuta egotea eta gizartearen aitortza positiboa lortzea”.

Horrez gain, esan du Eusko Jaurlaritzaren eskumenen esparruan ikerketa dela klima aldaketaren mehatxuei eta basoetako arrisku berriei aurre egiteko funtsezko oinarrietako bat. Insignis pinuari kalte egiten dioten gaixotasunekiko erresistenteak diren barietateak edo substantziak bilatzen egin behar dugu ahalegina.

Euskadin soilik, sektore hau 40.000 pertsonek osatzen dute, 18.000 lanpostu eragiten ditu eta Euskadiko BPGren %1,5 suposatzen du, Egurraren Euskal Behatokiaren 2018ko Agiriaren datuen arabera.

Basogintzaren eta egurraren sektorea da lehengai natural eta berriztagarri ugarien duen sektorea Euskal Herrian. Une hauetan, egurra da Europan bioekonomia zirkularraren garapena eragiten ari den lehengaia.

Euskadiren asmoa da basogintzako bioekonomian Europako erreferente izatea, baliabide naturalak eraginkortasunez erabiliz garapen sozio-ekonomiko iraunkorra lortzeko.

Bioekonomiak oinarrian egurra duten produktu berriak ez ezik egurraren erabilera areagotzea eta beste eremu batzuetan erabiltzea ere bilatzen du, ahalik eta balio erantsi gehien ematen saiatuta.

Euskal egurra gure egunerokotasunean presente dago eta euskal egurgintza enpresen kontsumoaren %68a suposatzen du, eta beste %28 hurbileko komunitateetatik ekarria da. Bertoko produktuak erabiltzeak ekonomia zirkularra sustatzen du eta industria indartsu baten eta egungo eta etorkizuneko erronkei egokitzeko gaitasuna duen industria mantentzera laguntzen du.

Baskegurrek, eragile desberdinen arteko Euskadiko lankidetza proiektu ezberdinetako buru da, gure inguruan egurraren erabilera sustatzeko asmoz, batez ere eraikuntzan. Gainera, bertako industriaren beharretara egokituko diren espezie berriak ikertzen eta zerrautsetik ateratako isolatzaile-aparra bezalako produktu berriak garatzen ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak