Eu

Abian da Jai Alai World Tour, Eusko Jaurlaritzak babestutako Zesta Nazioarteko Zirkuitua

2019.eko uztailak 04

Lehia hasteko bi egun eskas falta direnean, zestaren inguruan dagoen zirkuiturik garrantzitsuena aurkeztu dute gaur: Jai Alai World Tour. Guggenheim Bilbao Museoan antolatutako ekitaldi batean, Euskal Pilotaren Munduko Kontseiluak aurtengo txapelketaren xehetasunak ezagutzera eman ditu, zirkuitua babesten duen Eusko Jaurlaritzarekin batera. Larunbatean hasi eta urrira arte, modalitate honekato pilotaririk onenek parte hartuko dute euskal frontoiak berriz ere bete dituen Nazioarteko Zesta Zirkuiu honetan. Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak parte hartu du txapelketaren aurkezpenean.

Zirkuitu honek Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaritzaren dirulaguntza zuzenda jasotzen du, eta aurten Euskadiko hainbat frontoietan gozatu ahal izango da: Markina, Gernika, Hondarribia, Lekeitio, Donostia, Zumaia, Mutriku...

Zirkuituaren gaineko informazio guztia, esteka honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak