Eu

Tapiak Madrilen azpimarratu ditu Euskadiko Industriaren sendotasuna eta erronkak, eta gazteak erakartzeko aukeragunetzat jo du

2019.eko uztailak 04
  • ITP Aerok, Ingeteamek eta Executive Forum-Españak antolatutako foroan Berrikuntzarako inbertsioa eta garapen ekonomiko eta sozialaren proiektu berriak eskatu ditu
  • Gogoratu du Eusko Jaurlaritzak parte hartuko duela Euskadirako proiektu estrategikoak dituzten entitateen kapitalean, aktibitatea globalizatuta badute ere. Halaber, esan du erosten gaituztena baino gehiago erosten dugula.
  • Euskadik gazteek Industria sektore erakargarritzat hartzea nahi du, euren etorkizuna garatzeko kalitate handiko enpleguarekin

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak hitzaldia eman du Madrilen, ITP Aerok, Ingeteamek eta Executive Forum-Españak antolatuta foroan. Bertan, euskal koiuntura aztertu du eta azpimarratu ditu honako alderdi hauek:

Euskadin autogobernu-maila handia dugu, eta arlo esanguratsu askotan eskumen esklusiboa dugu, baina gure lehiakortasuna, oraindik, Estatuak berak baldintzatzen du. Gobernagarritasunik eza Madrilen, eta horrek eragina du gugan.

Egoera ekonomikoa. Errealismorako deia egin behar da; bertan, zuhurtasuna beti izango da bidelagun, baina berrikuntzaren edo proiektu berrieren gaineko inbertsioa geldiaraztea erabat kaltegarria izango litzateke ekonomia- eta gizarte-garapenerako.

Eusko Jaurlaritzak enpresa gisa proiektu estrategikoa duten eta, nahiz eta beren jarduera globalizatuta egon, Euskadirako itzultzeko interesa duten erakundeen kapitalean parte hartuko du.

Azken urteotako eragiketak aztertu ondoren egiaztatu dugu euskal enpresek kanpoaldean erositako enpresa-kopurua gure enpresak eskuratzen dituzten atzerriko kapitalena baino handiagoa izan dela. Alegia, erosten gaituztena baino gehiago erosten dugu.

Manufaktura-industria eta lotutako zerbitzuen industria gure ekonomiaren % 52 da. Oso argi dugu bi jarduera horiek ezin direla bereizi, eta erronka da Basque Industry 4.0 gure estrategia zabaltzen aurrera egitea.

Berrikuntza. Gai horretan ez dago estatuko lidergorik. Eskualdeak, garapen ekonomikoari dagokionez, arriskuan jartzen ari gara geure burua, gizarte-garapen orekatua sustatzeko ezinbestekoa dena. “Gure liga” Europan jokatzen dugu.

Gazteek Industria sektore erakargarritzat hartzea nahi dugu, etorkizuna garatzeko gune apropos gisa eta bizi-kalitate handiagoa izateko aukera emango dien lanbidetzat.

Sailburuarekin batera, ekitaldian izango dira: Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea, Javier Zarraonandia Industria sailburuordea, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.

*Hitzaldia gaztelaniaz izan da. Ondoren, Arantxa Tapia sailburua euskal hedabideekin izan da eskatu dizkioten gaiak euskaraz esateko. Horiek dira informazio honekin doazen ikus-entzunezko edukiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak