Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak behikiaren kontsumoa sustatzeko martxan jarri duen kanpaina Bizkaia eta Araba bisitatuz agurtuko da

2011.eko apirilak 01

Parrillan behi bat daraman furgoneta bat kaleetan barrena dabil bi hilabetez herritarrei jaki horren nutrizio-balioa gogoratzeko

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak behikiaren kontsumoa sustatzeko martxan jarri duen kanpaina, «Behi haragia, elikagai zoragarria», behikiaren nutrizio-propietate ugariak azpimarratzen jarraitzen du, dieta orekatua izateko biztanleria guztiarentzako oso jaki beharrezkoa dela gogoratuz.

Kanpainaren protagonista parrillan poliespanez, epoxi erretxinaz, beira-zuntzez eta larru sintetikoz egindako behia daraman vintage furgoneta da. Furgoneta hau, joan den otsailaren 9tik, EAEko udalerrietan barrena dabil, beren maleta behikiaren elikagai nagusiekin -proteinak, aminoazidoak, burdina, fosforoa eta B12 bitamina- betetzera jendea animatuz.

Datorren astean, kanpainaren azkena, Bizkaian barrena jarraituko dute bere ibilbidea behiak eta furgonetak. Astelehenean, hilak 4, Zamudio, Derio, Mungia eta Sopelanara hurbilduko dira. Asteartean, Bilbora itzuliko dira, eta asteazkenean Portugalete, Santurtzi eta Sestaora. Ostegunean Trapagaran aldera gerturatuko dira berriz ere, eta ostiralean Urdaibaiko inguruak bisitatuko dituzte.

Larunbatean, hilak 9, Arabar Errioxara gerturatuko da kanpaina, otsailean, eguraldi txarra dela eta, ezin izan baitzuen inguru hura bisitatu.

Errezeta lehiaketaren amaiera

Bestalde, astelehenean, apirilak 4, www.behiharagia.net orrialdean gertatu den errezeta lehiaketaren epea amaituko da.

Botuak arratsaldeko 17etan zenbatuko dira, eta bozkatu dutenen arteko zozketa asteartean egingo da. Irabazleen izenak asteazkenean publikatuko dira kanpainaren webgunean. Irabazleek etxean jasoko dute idatzizko jakinarazpena.

Sariak 5 afari izango dira, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako jatetxeetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko