Eu

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kideak bihar hasiko dira gizarte-gaietan lankidetzan jarduteko helmuga izango dituzten herrialdeetara bidaiatzen

2019.eko uztailak 03
  • GGKEek zuzenduta eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren babesarekin, irakaskuntzan, azpiegitura hidraulikoetan, zaintzetan, nagusietan eta beste arlo batzuetan lagunduko dute

 

VG 03 07 2019

Aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartuko duten ehun kideek garapenerako lankidetzako eginkizunetan lagunduko dute, Asian, Afrikan eta Amerikan, 23 GGKErekin batera eta Eusko Jaurlaritzak bultzatuta. Bihar hasiko dira, ostegunean, uztailaren 4an, beren helmugetara bidaiatzen eta, horretarako, zenbait hegaldi eta garraiobide konbinatuko dituzte. Lehen hamabiek hasierako hegaldiak 06:45ean dituzte, Mexikoko bidean, eta, egunean zehar, beste batzuk Ghana, India, Peru, Manta, Quito, Pereira, Bucaramanga, Medellin eta Senegalera irtengo dira.

 

Ostiraletik, hilaren 5etik, aurrera, Mozambike, Guatemala, Trinidad, Manta, Guatemala, Cochabamba, Mozambike, Kamerun, India, San Pedro Sula, San Salvador, Peru eta Yungayra doazenak irtengo dira.

 

Aurten Amerikan, Asian eta Afrikan Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren barruan GGKEen proiektuetan parte hartuko duten ehun euskal gazte kooperanteek, duela egun batzuk, hegaldien txartelak eta jarduera-programak jaso zituzten. Oraingoan, 100 gazte horietatik, 82 emakumeak dira eta 18 gizonak. Lurraldeen arabera, 20 Arabakoak dira, 55 Bizkaikoak eta 25 Gipuzkoakoak.

 

Eusko Jaurlaritzak babestutako laguntza-proiektuak antolatzen dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak honako hauek dira: Arquitectos sin fronteras; Asociación Africanista Manuel Iradier; Asociación Desarrollo Foro Rural Mundial; Asociación Egoaizia para Cooperación al Desarrollo; Asociación Servicio Solidario San Viator; Asociación Taupadak; Asociación Vasca Solidaridad Internacional; Asociación Xenofobiaren aurka taldea; Edex, Centro de Recursos Comunitarios; Fundación Ayuda en Acción; Fundación Ayuda Más; Fundación Benito Menni; Fundación Jóvenes y Desarrollo; Fundación Juan Ciudad; Fundación La Valmuza; Fundación Mozambique Sur; Haurralde Fundazioa; eta Hermanas Pasionistas; Medicus Mundi Bizkaia.

 

Guztira, 620 gazte aurkeztu ziren neguan Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetara. % 82,74 neska izan zen; proportzio hori hautaketa-prozesu osoan mantendu da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak