Berriak Osasuna
Eu

GIBaren test lasterren programak 10 urte bete ditu euskal farmazietan

2019.eko uztailak 03

Euskal farmaziek GIBaren 26.812 test laster egin dituzte, Eusko Jaurlaritzak duela hamar urte programa ezarri zuenetik

  • 2009ko martxoaren eta 2018ko abenduaren bitartean eginiko 26.812 test horietatik, emaitza positiboen prebalentzia % 0,9koa izan da (235).
  • Testa egin duten pertsonen % 74,2 gizona da, 37,27 urtekoa, batez beste, eta % 25,5, emakumea, 33,76 urtekoa, batez beste.
  • GIBaren testa egiteko motibo nagusiak honako hauek dira: baginako sarketa (kasuen % 52,2), beste batzuk (% 15,3), uzkiko sarketa (% 14,7) eta felazioa (% 12,4).

 

 2019ko uztailaren 3a.- Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen GIBa detektatzeko programan parte hartzen duten 50 euskal farmaziek GIBaren 26.812 test laster egin dituzte 2009ko martxoaren eta 2018ko abenduaren bitartean. Test horien bidez, 235 kasu positibo identifikatu dira (egindako proba guztien % 0,9). Hala jaso da programa aitzindari honen hamargarren urteurrenarekin bat jendaurrean jarri diren datuetan; programa 2009ko martxoan sustatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako farmazialarien elkargo ofizialekin lankidetzan. Programan, Arabako 7 farmaziak, Bizkaiko 27k eta Gipuzkoako 16k parte hartzen dute.

Emaitzaren bizkortasuna eta eskuragarritasuna pertsonek testa farmazia batean egiteko hoberen balioesten dituzten bi alderdiak dira, gero testaren anonimotasuna eta farmaziak ematen dien segurtasuna eta konfiantza.

Gaur egun, euskal farmazietan laugarren belaunaldiko testa erabiltzen da; horrek, giza organismoak infekzioari erantzuteko sortzen dituen antigorputzez gainera, birusaren beraren antigenoak ere identifikatzen ditu, eta kasu batzuetan infekzio posiblea lehenago detekta daiteke. Osasun Sailak sustatutako programa horrek bermatu egiten du arrisku-praktikaren bat izan duen edozein pertsonak EAEn baheketa-zerbitzu eskuragarria izatea, bai hurbiltasun geografikoari dagokionez, bai ordutegi-arretari eta prozesuaren azkartasunari dagokienez.

 

2009ko martxoaren eta 2018ko abenduaren bitartean jasotako datu nagusiak honako hauek dira:

  • GIBaren 26.812 test laster egin dira, Euskadin parte hartzen duten 50 farmazietan.
  • Lurraldeen arabera, Bizkaian 14.268 test egin dira, Gipuzkoan 9.029 eta Araban 3.515.
  • Emaitza positiboen prebalentzia aldi osoan % 0,9koa da (235).
  • Ezagunak diren positiboak kenduz gero (GIBa izanik farmaziara dagoeneko karga birikorik ez duten egiaztatzera doazenak), prebalentzia % 0,7koa da (191).
  • Farmazietan eginiko test-kopurua egonkor mantentzen da, nolabait, urteetan zehar, baina joera pixka bat beheranzkoa da.
  • Testa egin duten pertsonen % 74,2 gizona da, 37,27 urtekoa, batez beste, eta % 25,5, emakumea, 33,76 urtekoa, batez beste (% 0,3k ED/EE).
  • Testa egin duten pertsonen adina dela eta, ehuneko handiena (% 36,3) 30 eta 39 urte bitartekoa da; % 27,4k 20 eta 29 urte bitartean ditu, eta % 20,4k, 40 eta 49 urte bitartean.
  • Farmazietara testa egitera doazenen % 44,1 gizon heterosexuala da, % 25,5 emakumea eta % 21,7 gizonekin sexua duen gizona.
  • Pertsonen % 55,2k egina zuen GIBaren testa gutxienez beste behin aurretik, eta kasuen % 74,8an arrisku-praktika gertatu zenetik hiru hilabete baino gehiago igaro dira.
  • GIBaren testa egiteko motibo nagusiak honako hauek dira: baginako sarketa (kasuen % 52,2), beste batzuk (% 15,3), uzkiko sarketa (% 14,7) eta felazioa (% 12,4).
  • Jatorriaren arabera, testen % 88,3 espainiar nazionalitatea dutenei egin zaie (22.595); gero, latinoamerikar jatorria dutenei (% 5; egindako testen 1.289).

 

Emaitza positiboa izan duten pertsonak direla eta (bazekitenak kenduta):

 

  • Emaitza positiboa izan duten pertsonen % 57,1 gizonekin sexua duen gizona da, % 18,8 heterosexuala eta % 16,8 emakumea.
  • Batez besteko adina 35,9 urte dira.
  • Emaitza positiboen kasuan, % 71,2 espainiar nazionalitatekoa da; % 14,7, latinoamerikarra, eta % 5,2, Saharaz hegoaldeko afrikarra.

 

 

EGINDAKO GIB-AREN TESTA, URTEAREN ETA LURRALDEAREN ARABERA

 

 

Urtea

Guztira

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

 

Araba

355

396

346

362

316

376

346

340

365

313

3515

Gipuzkoa

1055

1122

914

900

753

900

884

928

863

710

9029

Bizkaia

1475

1592

1421

1360

1320

1561

1437

1507

1408

1187

14268

Guztira

2885

3110

2681

2622

2389

2837

2667

2775

2636

2210

26812

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MinerJoxe
    2019.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ✅🦠 10 años del programa test rápidos VIH en farmacias vascas ➕ https://t.co/P6hfaKwwL4

    ℹ️ De los 26.812 test realizad…

  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko uztailak 03

    Comentario de Twitter:
    ✅🦠 GIBaren test lasterren programak 10 urte bete ditu euskal farmazietan➕ https://t.co/4F81JkUIt9

    ℹ️ 2009ko martx… https://t.co/wDR94QuWkd