Eu

Gironde´ko Departamentu Kontseiluko ordezkaritza batek Euskadiko autismoaren arreta ezagutuko du

2019.eko uztailak 04
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkariekin batera, Gautenaren eta Apnabiren jarduketak bisitatuko dituzte
  • Autismoa duten pertsonentzako arretaren inguruko ezagutzak eta esperientziak trukatzea

VG 04 07 19

Girondeko Departamentu Kontseiluko ordezkaritza batek, datorren astean, Euskadin autismoari ematen zaion arreta nola kudeatzen den ezagutuko du. Beatriz Artolazabal sailburua, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin eta Emilio Sola Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarekin eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko arduradunekin batera, Akitaniako ordezkariak Gautenako eta Apnabiko egoitzetan izango dira, pasa den urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkariek, Akitania Berriko Gobernuak eta Girondeko Departamentu Kontseiluak Bordelen hasitako ezagutza eta esperientzien trukean.

 

Topaketa Akitania Berria/Nafarroa/Euskadi euroeskualdean sartzen da, ohiko lankidetzan, enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren, gazte enplegu inklusiboaren eta gizarte-zerbitzuen arloan.

 

Girondeko ordezkaritzan Jean-Luc Gleyze egongo da, Girondeko Departamentu Kontseiluko presidentea, bai eta Asper 33, Alter z'égaux, Hospital L'oiseau Lyre, ADAPEI, Gem Tertio elkarteetako eta Bordeleko Unibertsitateko kideak ere. Lide Amilibiarekin eta Emilio Solarekin batera, Ignacio Ruiz Azcona eta Mikel Pulgarin Apnabiko zuzendaria eta presidentea eta Amaia Lopetegi eta Juan Cid Gautenako zuzendaria eta presidentea ere ageri dira.

 

Bordelen urtarrilean Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko, Akitania Berriko Gobernuko eta Girondeko Departamentu Kontseiluko ordezkariek Akitania Berria/Nafarroa/Euskadi euroeskualdearen ohiko lankidetzan, enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren, gazte enplegu inklusiboaren eta gizarte-zerbitzuen arloan, izandako harremanen ondoren, Girondek interesa du Euskadik autismorako duen kudeaketa ezagutzeko, batik bat Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-elkarteek eginikoa, erreferentziazkoak baitira beren generoan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jean Luc Gleyze