Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Familia Elkarguneei esker, 749 adingabe jarri ziren harremanetan gurasoekin

2011.eko apirilak 01

Erabiltzaileen profila honako hau da: 6 eta 12 urte bitarteko semea edo alaba duen 30-40 urteko pertsona

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren mendeko lau Familia Elkarguneetako profesionalen lanari esker, joan den urtean 749 adingabek gurasoekin harremanetan jartzeko aukera izan zuten, zenbaitetan familia-hausturei lotuta egon ohi den tentsiotik eta gatazkatik urrun.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletaren arabera, deribazio judizialaren bidezko Familia Elkargune batek harreman hori izatea ahalbidetzen du. Izan ere, "bitartekotzarako gunea da aitaren eta amaren arteko harremanetan, eta gurasoen eta seme-alaben arteko elkarreragina bultzatzen du". Familia Elkargune baten helburu nagusia adingabearen segurtasuna eta ongizatea bermatzea dela kontuan hartuta, 584 familiari lagundu zitzaien EAEko titulartasun publikoko lau zentroetan (336 Bilbon, 137 Donostian, 61 Gasteizen eta 50 Portugaleten).

Familia Elkarguneen erabiltzaileen profila honako hau da: 30 eta 40 urte bitarteko pertsona, epaitegietan ebatzitako banantze- edo dibortzio-prozedura judizial batetik datorrena, eta 6 eta 12 urte bitarteko seme edo alaba baten aita edo ama.

Familia Elkargune guztiek hiru zerbitzu mota dituzte, bisita-erregimenaren garapenean normalizazioa lortzeko eta bisitetarako eskubidea bermatzeko helburuarekin.

Jasotzeko eta entregatzeko zerbitzua edo truke-zerbitzua Familia Elkargunearen erabilera epaileak ezarritako bisita-erregimena betetzeko bermetzat hartzen den kasuetarako da. Familia Elkarguneak eskaintzen duen espazioa adingabeak entregatzeko lekua da, eta talde teknikoak errazten ditu senideen arteko hitzordua eta agurra. Trukearen modalitatearen barruan, 352 espediente izapidetu ziren joan den urtean: Bilbon 200 espediente izapidetu ziren, Donostian 83, Gasteizen 49, eta Portugaleten, berriz, 29.

Familia Elkargunearen tutoretzapeko bisitak ere, besteak bezala, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak horretarako propio finkatutako lokalean eskaintzen da, epaitegietan kasu bakoitzerako finkatutako maiztasunarekin eta ordutegiarekin. 2010. urtean, tutoretzapeko 331 bisita izapidetu ziren. Familia Elkargunerik aktiboena Bilbokoa izan zen (198 kasu eta 8.664 jardun). Donostiakoan, berriz, 84 espediente izapidetu ziren (2031 jardun). Azkenik, Gasteizko eta Portugaleteko Familia Elkarguneetan 26 eta 23 kasu izan ziren, hurrenez hurren.

Bestalde, tutoretza gabeko bisiten zerbitzuaren kasuan, gainbegiratze-maila desberdinekin, Familia Elkarguneko talde teknikoak berak ezarri behar du ikuskapenaren intentsitatea, bisita horietarako aholkatutako gehieneko iraupena 2 ordukoa dela kontuan hartuta. Tutoretzarik gabeko bisiten modalitatean, 45 espediente izapidetu ziren Euskadiko lau Familia Elkarguneetan (37 Bilbon, 7 Donostian, eta 1 Portugaleten).

Azkenik, 2003. urtean etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Agindua arautzen duen legea indarrean jarri zenetik, bereziki konplexuak edo gatazka-maila handikoak diren kasu horietaz arduratzen dira Familia Elkarguneak.

Atal horren barruan, babes-agindupean zeuden 155 familiaren 214 espediente bideratu dira guztira Bilbon (119 mutilen kasuak ziren, eta 95 neskenak). Familia horietako 151tan, babesa amaren aldekoa izan da, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak azpimarratu duenez, "nabarmendu beharrekoa da hori, kolektibo horren ahultasuna kontuan hartuta". Donostian, 58 familiaren 74 espediente bideratu ziren.

Datu horiek berretsi egiten dute Familia Elkarguneetako profesionalek azken urteotan ikusi dutena, hau da, babes-agindua duten kasuak ugaldu egin direla.

FAMILIA ELKARGUNEEN JARDUERA 2010EAN

 

 

Kasuak guztira

Adingabeak

Familiak

Tutoretzapeko bisitak

Trukeak

Tutoretzapekoak ez diren bisitak

Vitoria-Gasteiz

62

77

61

26

40

-

Bilbao

435

435

336

198

200

37

Donostia

174

174

137

84

83

7

Portugalete

50

63

50

23

29

1

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan