Berriak Segurtasuna
Eu

Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak urteko bilera egin du plana, delinkuentziaren estatistikak eta Euskadiko Poliziaren Legearen erreforma aztertu eta ebaluatzeko

2019.eko uztailak 04
  • Bileran Euskal Poliziaren Legean egindako aldaketen berri eman da

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia buru dela egin du gaur urteko bilera Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak, eta bertan 2018ko Euskadiko Segurtasun Plan Orokorraren jarraipena eta ebaluazioa aztertu dira. Bileran Euskadiko delinkuentziaren estatistikak eta Judikatura, Fiskaltza eta Ertzaintza koordinatzeko lantaldean aztertutako gaiak ere azaldu dira. Horrez gainera, joan den ostegunean Eusko Legebiltzarrean onartutako Poliziaren Legean egindako aldaketen berri ere eman da.

Legearen berrikuntzetako bat Euskadiko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordea sortzea da. Kide anitzeko organo horrek autonomia funtzionala izango du polizia-erakundearekiko eta segurtasunaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailarekiko, eta bere zeregina izango da herritarrek polizia-jarduerari buruzko kontrolen objektibitatean duten konfiantza eta zilegitasuna indartzea.

Bileran jakitera eman da Kontrol eta Gardentasun Batzordea, testu arauemailean jasotzen den moduan, osatuko dutela bertako lehendakaria izango den pertsona batek eta Euskadiko Gobernu Kontseiluak izendatuko dituen beste bost pertsonak. Pertsona horiek Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak proposatuko ditu, emakumezkoen eta gizonezkoen presentzia paritarioaren printzipioa kontuan hartuta, segurtasun publikoaren, zuzenbidearen, soziologiaren, medikuntzaren, psikologiaren edo etikaren arloetako izen handiko pertsona sinesgarrien eta eskarmentudunen artetik aukeratuta.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fco_granaino
    2019.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus #ActoOficial, de 04/07/2019
    ➡️https://t.co/X9hvOiXAtm

    ✔️Sede Gobierno Vasco, Reunión de Seguridad
    ✔️… https://t.co/GgteiPrYp0

  • 2019.eko uztailak 06

    Una reunión de seguridad pública del Estado ESPAÑOL utilizando solo la Ikurriña, la bandera con la que da sus comunicados los ASESINOS ETArras de 230 Guardias Civiles, 183 Policías Nacionales y 103 Militares (Que en Paz Descansen), cuando la Constitución obliga a utilizar la bandera autonómica junto con la bandera de España en actos oficiales, como lo es éste, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, la bandera nacional que juraron defender nuestras Fuerzas de Seguridad, hasta la muerte si fuera preciso, como les sucedió a esas 543 personas.

    Despreciando la bandera de España, QUE NOS REPRESENTA A TODOS Y A LOS VALORES SUPERIORES EXPRESADOS EN NUESTRA CONSTITUCIÓN Y QUE NUESTRAS FUERZAS DE SEGURIDAD JURARON DEFENDER HASTA LA MUERTE, ni puede haber Convivencia ni Paz, porque ambas necesitan respeto al que piensa diferente, y Uds. no dan ejemplo de ello, como deberían hacerlo desde una Institución pública, que es de TODOS.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak