Eu

Euskadiko langabeziak behera egin du ekainean; 2.530 langabe gutxiago daude

2019.eko uztailak 02
  • 343 pertsona dira, guztira, eta beherakada, termino erlatiboetan. % 2,2koa izan da.
  • 142 langabe gutxiago daude azken hamabi hilabeteetan; 2013ko ekainetik gaur arte, 62.670 langabe gutxiago daude.
  • Artolazabal: “prestakuntzak eskari teknologiko eta digital berriekin bat etorri behar du, bai eta beste ekoizpen-modu tradizionalago batzuekin ere”
  • “Konpromisoa guztiona da. Bereziki gure gazteentzako kalitateko enpleguak behar dira: prestakuntza handiko gazteak, bizitza autonomoari ekiteko gogotsu eta gainerako euskal gizartearekin konprometituta dauden gazteak”.
  • “Enplegua gizarte kohesionatuaren eta aurreratuaren oinarria da”.

VG 02 07 19

Pasa den ekainean LANBIDEren bulegoetan inskribatuta zegoen langabe-kopuruak behera egin du, 2.530 pertsona gutxiago dira, eta, guztira, 111.343; beherakada, termino erlatiboetan, % 2,2koa izan da. Ekainean, langabeziak aurreko urtean baino pixka bat gehiago egin du behera. Langabeziak behera egin du, azken hamabi hilabeteetan; 9.142 langabe gutxiago daude. 2013ko ekainetik gaur arte, 62.670 langabe gutxiago daude.

 Ikusi da 2018. urteko hilabete gehienetan eta 2019ko lehen hileetan izan den langabeziaren urte arteko beherakadaren erritmoa murrizteko joera aldatu egiten dela. Ekainean bilakaera onena duten langabeen batez besteko profila honako hau da: gizona, 25 urtetik beherakoa eta aurretik enplegurik izan ez duena.

Ordea, bilakaera murriztueneko profila honako hau da: emakumea, 25 eta 34 urte bitartekoa eta lehen mailako sektorekoa. Hala ere, emakumeetan langabeziak % 1,1 egin du behera azken hilabetean; 739 emakume langabe gutxiago daude eta % 7 gutxiago azken urtean, 4.840 langabe gutxiago. Gaur egun, langabeen % 57,9 emakumea da; krisialdiaren hasieran, langabe-kopurua oso antzekoa izan zen bi generoetan.

Gazteen langabeziak (16-24 urte) behera egin du, eta 847 langabe gutxiago egon dira azken hilabetean (% 10,2ko beherakada); azken urtean, gora egin du, 322 gehiago (% 4,5eko igoera). Langabeziak behera egin du eta 1.077 pertsona gutxiago dira 45 urtetik gorakoetan: % 1,8ko beherakada egon da.   Azken urtean, 3.686 langabe gutxiago daude: beherakada % 6koa izan da. Datu positiboa da; izan ere, lan-merkatuan berriro sartzeko zailtasunek gora egiten dute langabeen adinak gora egin ahala.

Iraupen luzeko langabezian 1.083 pertsona gutxiago egon dira  azken hilabetean (% 1,8ko beherakada); azken urtean, 8.432 langabe gutxiago egon dira (% 12,7ko beherakada).  Iraupen luzeko langabeziak iraupen laburreko langabeziak baino bilakaera hobea izan du, urteko erlazioan.

“Prestakuntzarako eta kalitaterako beharra”

Iraupen luzeko langabeziaren portaera on horrek adierazten du suspertze ekonomikoa ere aukerak ematen ari zaiela langabe kronifikatuenei. 2019ko ekainean, gora egin du langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubidea duten pertsonen ehunekoak. Gaur egun, langabe guztien % 31,5ek eskubidea du prestazio sozial hori jasotzeko (pasa den hilean baino ehuneko 0,3 puntu handiagoa). Oro har, 427 langabe gutxiagok jaso dute langabeziagatiko prestazio-motaren bat.

 

Kontratazio-bolumena hazi egin da, % 3,09, aurreko hilaren aldean.  Lehen sektoreak egin du gehien behera, aurreko hilaren aldean, nekazaritzan jardueraren punta amaitu ondoren. Azken hil honetan portaera onena izan duten jarduerak honako hauek izan dira: merkataritza, manufaktura-industriak eta arte- eta aisia-industriak.

 Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzen arabera,  “ekainean, 93.475 kontratazio egon dira eta, horietatik, 7.827, % 8,37, mugagabeak izan dira; kopuru hori aurreko hilabeteari dagokiona baino pixka bat altuagoa izan da. Jarraitzen du langabeziak behera egiten arlo guztietan, batik bat 45 urtetik gorakoen sektorean eta iraupen luzeko langabeziaren sektorean. Hori positiboa da, eta horrela jarraitu behar da, eta, nahiz eta nazioarteko ekonomia eta merkatuetan gorabeherak dauden, lan-merkatura jo nahi duten pertsona guztiek etengabeko prestakuntza eguneratua izan behar dutela gogorarazi behar dugu.

Artolazabalen iritziz, “prestakuntza horrek eskari teknologiko eta digital berriekin bat etorri beharko du, bai eta beste ekoizpen-modu tradizionalago batzuekin ere, baina beti hobetu daitekeena. Konpromisoa guztiona da: gizartea, erakundeak eta enpresak. Bereziki nabarmendu nahi dut gure gazteentzako kalitateko enpleguak izateko dagoen beharra: prestakuntza handiko gazteak, bizitza autonomoari ekiteko gogotsu eta gainerako euskal gizartearekin konprometituta dauden gazteak. Enplegua gizarte kohesionatuaren eta aurreratuaren oinarria da”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak