
0
Josu Erkoreka Arartekoak Donostia-San Sebastianen herritarrak artatzeko izango duen bulego berriaren inaugurazioran izan da
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka Arartekoak Donostia-San Sebastianen herritarrak artatzeko izango duen bulego berriaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur. Bulego berria Arrasate kaleko 19. zenbakiko lehenengo solairuan dago.
Ekitaldian izan dira Peru Bazako Erakunde Harremanetarako sailburuordea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Manuel Lezertua gaur egungo Arartekoa, Iñigo Lamarca Ararteko ohia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostia-San Sebastianeko udaleko ordezkariak ere.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan