Eu

Josu Erkoreka: “Euskadirentzat Gobernu Zentral egokiena estatuaren aniztasuna kontutan hartzen duena litzateke”

2019.eko uztailak 03

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko “Faktoria’” saioan. Aktualitate politikoaz aritu da Erkoreka, besteak beste, Gobernu Zentralaren osaera, Euskadiren Autogobernua, 2020ko Aurrekontuak eta gurasotasun baimenak.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur goizean Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketan esan du Sanchezek oraindik inbestidura saiora begira bidelagunak ez baditu ere, oraindik denbora dagoela bidelagun horiek aurkitzeko. Bestalde azpimarratu du, negoziazioari begira, harrigarria dela Gobernu Programaren inguruko eztabaidari buruz ezer entzun ez izatea prozesu honetan. “Batzuk eta beste euren kartak jokatzen ari dira Gobernua osatzeko bidean”, esan du.

Erkoreka sailburuak adierazi du, Euskadirentzat Gobernu Zentral egokiena estatuaren aniztasuna kontutan hartzen duena litzatekela, Euskadiren aldarrikapenei erantzuten diona, hain zuzen. Gainera, Bozeramaileak nabarmendu du Euskal agendan hainbat gai daudela geldi Madrilen solaskideak falta zaizkielako. “Hori arazoa da”, gehitu du. Hau horrela, esan du hauteskundeak egin zirenetik izoztuta daudela gai asko, tartean transferentziena.

Erkorekak elkarrizketan landu duen beste gaia izan da 2020ko Aurrekontuen inguruko izan da. Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du orain arteko bilerak positiboak izan direla. “Inork ez du bere burua baztertu negoziaketari uko egiteko”, esan du. Sail bakoitza bere aurrekontu proporamenak lantzen ari dela jakinarazi du sailburuak, eta hori horrela, uda ostean datu konkretuak edukita, taldeekin negoziazio hasiko dela esan du. 

Autogobernu Estatutu berriaren inguruan galdetuta, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak esan du, martxan jarritako saioek aurrerapausoak emango dituzten esperatza duela, modu honetan testu nahiko aurreratua eta osatua izatea lortuko litzake eta modu zabalean adostua. “Lan garrantzitsua atera daitekeela uste dut eta Legebiltzarra gai izango dela adituen lan taldeak egindako lana bideratzeko”, esan du.

Elkarrizketan zehar ateratako beste gai bat gurasotasun baimenena izan da. Sailburuak esan du Irailerako Gobernu Kontseiluak bikotea osatzen duten bi pertsonentzat 18 asteko baimena onartzea espero duela. Neurri honek Euskadi abangoardian kokatzen duela adierazi du Erkorekak. “Berdintasunaren ikuspuntutik eta konziliazioaren planteamendutik urrats horiek ematea ezinbestekoa da, bai arlo publikoa eta baita pribatuan ere”, azpimarratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)