Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak 488.200 euro jarri ditu bertan behera utzitako harrobiak berreskuratzeko

2011.eko apirilak 01

Lehen aldiz, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzitako harrobien gainean jardutea erabaki du

2011ko aurrekontuetan, 'EAEn bertan behera utzitako harrobiak berreskuratzeko plana eta eratorritako jardunak' izeneko aurrekontu-partida bat sartu du, 488.200 euroz hornitua.

Partida horrek honako helburu hauek izango ditu:

- Lurraldean bertan behera utzitako harrobiak identifikatzea.

- Harrobi horiek plangintza bati jarraiki berreskuratzeko jardun-irizpideak zehaztea.

- Hala badagokio, harrobi horiek berreskuratzeko eta haiei segurtasuna emateko proiektuak idazteko laguntza ematea.

-Eta azkenik, behin aldez aurretik aplikatutako irizpideak aplikatu ondoren, bertan behera utzitako harrobiak plangintza bati jarraiki berreskuratzeko zehaztuko diren lehentasunezko proiektuak egikaritzeko finantziazioa ematea.

Dagoeneko Saila Hidrocarburos de Euskadi, SArekin adosten ari da, Euskal-Árido patronalaren bitartez, bertan behera utzitako harrobiak plangintza bati jarraiki berreskuratzeko jarduna zehazteko jarraitu beharreko irizpideak.

Bestetik, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak gaur Eusko Legebiltzarrean egin duen agerraldian adierazi duenez, Harrobien Lurraldearen Arloko Planari dagokionez hiru eremutan jarduten ari dira une honetan:

Lehenik, harrobietarako agregakinek iraganean izandako eskaintza eta eskaria aztertzen ari dira, baita etorkizunari begira, 2020. urtera bitarte, izan dezaketen bilakaera ere.

Bigarrenik, gai horretatik eratorritako interes sozialen, politikoen eta ekonomikoen arteko beharrezko adostasunak lortzen ari dira, bereziki kontuan hartuta ustiapen horietako batzuk gatazka-iturri izan direla iraganean.

Eta, azkenik, hornidura-iturri alternatiboak baloratzen ari dira, eskariari erantzungo lioketenak ohiko harrobiak ustiatzetik eratorritako agregakinetara mugatu beharrean. Ildo horretan, eraikuntza- eta eraispen-hondarrak birziklatzetik eratorritako agregakinen erabilera handitzeko aukera aztertzen ari da, Norvegiatik eta Marokotik kalitatezko agregakinak itsasontzietan inportatzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa baloratzen ari da, eta abar.

Historian lehen aldiz, halaber, Eusko Jaurlaritza ez da soilik Harrobi Zonen Lurraldearen Arloko Plan bat lantzeaz arduratzen ari, eta kareharrizko agregakinei buruzko benetako politika bat zehazteko ahalegin berezia ere egiten ari da, ohiko harrobietatik agregakinak ateratzera mugatu gabe.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Bernanbé Unda sailburua