Eu

  Eusko Jaurlaritzak 170.000 euro inbertituko ditu artxibo pribatuen antolakuntza, digitalizazioa eta hedapena laguntzeko (Gobernu Bilera 2019-02-07)

2019.eko uztailak 02
  • Iaz, 17 artxibo pribaturen hobekuntza diruz lagundu zen laguntza-ildo honen bitartez

Eusko Jaurlaritzak artxibo pribatuak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntza berriak onartu ditu gaurko saioan. Deialdiak 170.000 euroko aurrekontua izango du aurten artxibo pribatuen hobekuntza eta funtsen digitalizazioa sustatzeko.

Iaz, laguntza-ildo honek 17 artxibo pribaturen hobekuntza babestu zuen; gehienen titularrak elkarteak, erlijio-ordenak eta fundazioak ziren. Deialdiak ondoko xedeak ditu:

  • Artxibo historikoetako funtsen antolakuntzari edota beren artxibo-tratamenduari laguntzea.
  • Aldez aurretik antolatuta eta datu-base batean azalduta dauden artxibo-funtsen digitalizazioa sustatzea. Proiektuek kontserbazio iraunkorreko artxibo digital bat sortu beharko dute, bai eta Euskadiko Artxibo Sistema Nazionaleko webgunean txertatuko den kopia digital bat ere. Aurkeztutako proiektuek deialdi honetan zehaztutako baldintza teknikoak bete beharko dituzte.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko