Eu

IVAP-ek 35.000 euro inbertituko ditu Euskadiko administrazio orokorreko erakunde autonomoetako langileen prestakuntzan (Gobernu Bilera 2019-02-07)

2019.eko uztailak 02
  • Laguntzen deialdi berri horrekin, Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoko enplegatuen prestakuntza finantzatzearen aldeko apustua sendotzen du

Eusko Jaurlaritzak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bidez, aurten, 35.000 euro inbertituko ditu Euskadiko Administrazio Orokorreko erakunde autonomoetako enplegatuentzako prestakuntza-planak finantzatzen.

Finantzatutako prestakuntza-planek edo -programek, prestakuntza-eskaintzaz gainera, honako ekintzaren bat edo batzuk jaso ahalko ditu:

  • Prestakuntza-edukiak diseinatzea eta/edo prestatzea.
  • Ikaskuntza-sareak ezartzea, aldi baterakoak edo iraunkorrak.
  • Irakaskuntzako materiala diseinatzea, prestatzea eta argitaratzea, prestakuntzan erabiltzen den edozein euskarritan.
  • Erakunde autonomoak garatutako prestakuntzaren inguruan aprobetxamenduaren, transferentziaren edo inpaktuaren ebaluazioarekin lotura duten ikasketak.

Laguntza horiek IVAPen “2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategiko”an sartzen dira eta aurtengo ekainean autonomia-erkidegoko administrazioko enplegatuen prestakuntza finantzatzeko onartu ziren 125.000 euroen osagarri dira. Deialdi honetako izapideak IVAPen webgune ofizialaren bidez eskatu, kontsultatu eta egin beharko dira: www.ivap.euskadi.eus.

PRESTAKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA

Deialdi berri horren bidez, Eusko Jaurlaritzak, IVAPen bidez, eutsi egiten dio erakunde bakoitzaren prestakuntza-beharrei buruz aurretiaz eginiko azterlana edo diagnostikoa oinarri dituzten prestakuntza-plan edo -programen ezarpena sustatzearen eta sendotzearen aldeko apustuari.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko