Eu

Eustat-ek eta INE-k gizarte bazterketaren alorrean sakonduko dute, etxerik gabeko pertsonen arretarako euskadiko zentroetan eta zerbitzuetan egingo duten inkestaren bitartez (Gobernu Bilera 2019-07-02)

2019.eko uztailak 02

Estatua eta Euskadiko Autonomia Erkidegoa bat datoz gizarte bazterketa prozesuei buruzko ezagutza hobetzeko interesean. Hori dela eta, komenigarria da Euskadiko Autonomia Erkidegoko errealitate horri buruzko ikerketan jarduera publikoa koordinatzea.

Gizarte bazterketa prozesuen ezagupenean aurrera egitearen helburua da inkestarekin lortu nahi dena. Inkesta, etxerik gabeko pertsonei, dohainik edo diru-kopuru txiki bat ordainduta edo lanen bat egitearen truke, ostatu, jaten emate edo bestelako zerbitzuak eskaintzen dizkieten zentroei egongo da zuzenduta, eta xedea zentro horien ezaugarriak ezagutzea da, ematen dituzten prestazioak, zentroen arreta jasotzen duten pertsonak, finantzaketa iturriak, giza eta finantza baliabideak eta kalean aurrera daramaten esku-hartzea.

Ikerketa lana aurrera eramateko, Gobernu Kontseiluak Instituto Nacional de Estadística-ren eta Euskal Estatistika Erakundearen artean hitzarmena sinatzea onetsi du gaur, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan 2018an etxerik gabe egon diren pertsonei arreta ematen dieten zentroei eta zerbitzuei buruzko Inkesta egiteko.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan, etxerik gabe egon diren pertsonei arreta ematen dieten zentroei eta zerbitzuei buruzko 2018ko Inkesta, INEk eman dituen espezifikazio metodologikoekin bat etorriz egingo da, Eustatekin adostuz, estatistikaren emaitzen sendotasuna Estatu osorako bermatzeko. Orain arte, 276 zentrotan egin dira kontsultak.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan aztertu beharreko zentroen zerrendaren eguneratzea Eustatek egingo du. Eguneratze horretatik aurrera, INEk behin betiko zerrenda egingo du, eta bi erakundeek adostuko dute.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan egin beharreko galdetegia Estatu osoan egingo den galdetegi bera izango da, edukiari dagokionez, baina Eustatek bere eranskina gehitu ahal izango du, Euskadiko Autonomia Erkidegoari dagokion intereseko informazioa jasotzeko. Galdetegiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, eta hitzarmena sinatu duten bi erakundeen anagrama gehituko da guztietan.

 

Euskadiko Autonomia Erkidego mailan ikerketa lan bakarra egingo da. Horrela, dagozkion estatistika planetan aurreikusitako helburuak betetzeko beharrezkoa den informazioa lortu ondoren, ez da bikoiztasunik egongo eragiketa estatistikoan eta, aldi berean, baliabide publikoak aurreztuko dira.

Euskadiko Autonomia Erkidegoari dagozkion behin betiko emaitzen hedapena bi erakundeek adosten duten bezala egingo da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko