Eu

  Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Gernikan Lanbideren bulego berrirako lokalak erosteari (Gobernu Bilera 2019-07-02)

2019.eko uztailak 02
  • Don Tello kalean dago, eta egun Carmelo Etxegarain dagoena ordezkatuko du

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Gernikan Lanbideren bulego berrirako hiru lokal erosteko prozedurari. Hiru lokal erosiko dira, elkarren ondoko hiru lokal, Gernikako Don Tello kalean; guztira, 450 metro koadroko azalera izango dute, eta, guztira, 550.000 euro bideratuko dira.

Beatriz Artolazabal sailburuak esan duenez: “eragiketa Lanbiden hobekuntzarako eta eguneratzeko ekindako prozesuan sartzen da; espazio hobeak eta irisgarritasun hobea izan nahi dira, arreta pertsonalizatua emateko eta langileentzat berentzat ere bai. Gaur egun Karmelo Etxegarai kaleko 8 zenbakian dagoen bulegoak zerbitzua emateari utziko dio, lokal berriak egokitzen direnean”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak