Eu

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Mondragon Unibertsitatearen eta Lanbideren arteko lankidetza-hitzarmenari; horren bidez, lan-merkatuan sartzeko informazio-sistema garatuko da (Gobernu Bilera 2019-07-02)

2019.eko uztailak 02
  • Unibertsitateko egresatuen hezkuntza- eta enplegu-politiken garapena

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbideren eta Mondragon Unibertsitatearen artean unibertsitateko egresatuak enplegu-merkatuan txertatzeari eta horietan hezkuntza- eta enplegu-politiken garapenari buruzko informazio-sistema garatzeko laster sinatuko den lankidetza-hitzarmenari. 

Beatriz Artolazabal sailburuak esan duenez: “Mondragon Unibertsitatea sentsibilizaztuta eta konprometitua dago goi-mailako irakaskuntza-zerbitzua ematen duen inguruneko gizarte-, ekonomia- eta kultura-beharrei erantzuteko betebeharrarekin, eta goi-mailako kalitateko hezkuntza horretan bertako ikasleen prestakuntza integralean laguntzen du eta lan-munduan txertatzeko lanbide-prestakuntza ziurtatzen du. Horretarako, ikasleen gizarteratzeari eta laneratzeari bide emateko irakaskuntza-baldintzak eta eskaintza osagarriak sustatzen ditu”.

“Globalizazioa eremu guztietan sartzen ari den aldaketa sakonak direla eta –joera ekonomikoak, lan-prozesuetako aldaketak, enpleguen edukikoak, lanbide-gaitasunetakoak, enpresa-kudeaketako ereduetakoak, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eraginak eta gizarte-, politika-, ingurumen-, teknologia-joerak, besteak beste–, errealitate hori ezagutu eta aurrea hartu behar zaio eta, gainera, erakundeen arteko elkarlana behar da, aldaketa horien garrantziarekin bat datorren erantzuna emateko”, esan du Artolazabalek.

“Mondragon Unibertsitateak parte hartzen duen gizarte-errealitateko informazio egokia behar du, antolamendu akademikorako, curriculumeko edukiak berritzeko eta titulazioen mapetan aldaketak berritzeko, edo egresatuei zuzendutako informazioko eta laneratzeko zerbitzuen eskaintzarako”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. “Lanbideri zenbait eginkizun esleitu zaizkio, besteak beste: enplegu-politika aktiboen bitartekaritza eta betearazpena kudeatzea, eta biek partekatzen dute hezkuntza-sistematik lan-merkaturako trantsizioari behatzeko sistemaren garapenean sakontzeko ideia".

“Horren harira sortu da berriro informazio espezializatuak eskuratzeko tresna horren beharra, Mondragon Unibertsitateko egresatuen laneratzea monitorizatuko duena eta, horretarako, hezkuntza-eskaintza eta -kudeaketaren eremuetan erabakiak orientatzeko ezagutza emango duena eta enplegu-politiken inguruko jarduketak sustatuko dituena. Jarduketa bat dagoeneko Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Deustuko Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmenen bidez eginikoaren antzekoa da.

Hitzarmenaren helburua da inkestetan oinarritzen den informazio-sistema ezartzea; horren bidez, laneratzearen eta Mondragon Unibertsitateko egresatuek lan-merkatura egiten duten mugimenduaren ezaugarriak identifikatu ahalko dira, eta, halaber, egresatu horien kualifikaziorako eta enplegagarritasunerako hezkuntza- eta enplegu-politikak garatu ahalko dira. Horretarako, Lanbidek, urtero, laneratzeko inkesta bat egingo die Mondragon Unibertsitatean graduetako eta graduondoko tituluak lortu dituztenei.  Promozio bakoitzak inkesta bakarra egingo du, eta titulazioa eskuratu eta hiru urtera inkesta egingo zaio berriro. Inkestak egresatuaren lan-jarduerarekin lotutako zenbait galdera ditu. Hitzarmenak ez du betebehar ekonomikorik ekarriko alde batentzat ere.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak