Eu

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbidek txanda-kontratuen laguntzetarako egin duen deialdiari (Gobernu Bilera 2019-02-07)

2019.eko uztailak 02

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbidek txanda-kontratuen laguntzetarako 2019 ekitaldian egin duen deialdiari. 1.000.000 € bideratuko dira deialdira. Hura emateko prozedura ondoz ondoko norgehiagoka izango da, eta dirulaguntzak eskakizunak betetzen dituzten eskabideei emango zaizkie, aurkezpen-hurrenkeraren arabera, harik eta funtsak agortu arte.

Beatriz Artolazabal sailburuak zehaztu duenez, “2019ko deialdirako aurreikuspena da gorakada garrantzitsua egotea, bai eskabide-kopuruan, bai aldekoen kopuruan. 1.000.000 €-ko aurrekontua dago, eta, horietatik, 600.000 € 2019ko aurrekontu arruntekoak dira eta 400.000 €, 2020rako konpromiso-aurrekontukoak”.

“2018an kontratatutako emakumeen ehunekoa % 23,91koa izan zela aintzat hartuta, 2019rako ehuneko hori % 30ekoa izatea aurreikusten da. Horrela, txanda-kontratuak formalizatzeko laguntzarako 128 eskabideri erantzun ahalko zaie. 2018ko deialdian, 46 txanda-kontratu finantzatu ziren, eta 276.000 €-ko aurrekontua betearazi zen. 2018ko aurrekontua 1.000.000 €-koa izan zen”, esan du Artolazabalek.

Programa horren bidez, honako baldintza hauek betetzen dituzten kontratuak finantzatzen dira: enpresek 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako pertsonei egiten dieten lanaldi osoko txanda-kontratu mugagabea edo iraupen mugatukoa, baina iraupen mugatuaren kasuan konpromisoa jaso beharko da kontratua amaitzean edo lehenago mugagabe bilakatzeko; pertsona horiek Lanbiden egon beharko dute langabezian alta emanda, kontratua hasten denean; enpresarekin iraupen mugatuko kontratua hitzartuta izan behar dute eta, kasu horretan, enpresak, txanda-kontratuaz gainera, kontratazio gehigarria egin beharko du, 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako pertsona batekin aldi baterako kontratu hori amaitzeko gutxienez geratzen denaren denbora baliokidean; enpresan praktiketako kontratua edo prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua izan beharko dute hitzartuta eta txanda-kontratura igaro beharko dute kontratu edo lanaz kanpoko praktika horiek indarraldiaren barruan edo amaitu eta hurrengo egunean.

Halaber, kontratu gehigarria finantza daiteke, enpresan gertatzen diren erretiro partzialen ondorioz enpresan bertan dauden langileen txanda-kontratuak betetzeko prozeduren inguruko aurretiko akordioak egonez gero.

Laguntza horien hartzaileak dira, batetik, lanaldi osoko txanda-kontratu bidez kontratatzen diren 30 urtetik beherako langileak edo langabeak edo 45 urtetik gorakoak. Kontratu horrek mugagabea izan beharko du hasieratik, edo, beranduen, txanda-kontratua eragin duen pertsonak erabateko erretiroa hartzen duenean. Bestetik, txanda-kontraturen baten ondorioz, kontratu gehigarria sinatzen duten 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako langabeak.

Diru-laguntza 7.550 eurokoa izango da, kontratatzen den pertsona bakoitzeko. Kopuru hori % 10 areagotuko da, txanda-erreleboa hartzen duena emakumea bada.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    ✳️ Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbidek txanda-kontratuen laguntzetarako egin duen deialdiari 🔗 https://t.co/tKQQ62PnFV 🔗

  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko uztailak 02

    Comentario de Twitter:
    ✳️ El Gobierno da su visto bueno a la convocatoria de Lanbide para ayudas al contrato de relevo 🔗 https://t.co/FhiMcY869N 🔗

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak