Eu

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio trebakuntza gutxiko gazte langabeen gizarte- eta lan-aktibaziorako prestakuntza-ekintzen inguruko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdiari (Gobernu Bilera 2019-07-02)

2019.eko uztailak 02

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio trebakuntza gutxiko gazte langabeen gizarte- eta lan-aktibaziorako prestakuntza-ekintzen inguruko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdiari. Deialdia Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onetsi du, oinarrizko gaitasunetan, gaitasun sozio-pertsonaletan eta oinarrizko mailako gaitasun tekniko-profesionaletan prestatzeko ibilbideak sortuko dituzten prestakuntza-proiektuak finantzatzeko, prestakuntzaren hartzaile izango diren pertsonen garapen pertsonala eta gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko, bai eta 2. mailako profesionaltasun-egiaztagirietara jotzeko aukera izateko ere. Deialdiak 1.618.500,00 euro ditu.

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak zera esan du: “ekimena DBH egin ez duten eta, hainbat motibo tarteko, oinarrizko gaitasunik ez dutelako beren prestakuntzarekin jarraitzeko modurik ez duten trebakuntza gutxiko gazteei baino ez zaie zuzentzen. Deialdiaren bidez, 14 prestakuntza-ibilbide finantzatu nahi dira: 8 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta 2 Araban.

Artolazabal sailburuak honako hau azaldu du: “900 eta 950 orduko bi bloketan, hurrenez hurren, banatzen diren prestakuntza-ibilbideak dira. Honako hauek eratzen dituzte: 1. mailako profesionaltasun-egiaztagirien aurreko prestakuntza; 1. mailako profesionaltasun-egiaztagiriak; beste prestakuntza-modulu partzial egiaztagarri batzuk; aurretik aipatutako espezialitateak egiaztatzen direla bermatzen duten lan-zentroetan prestakuntza; eta zeharkako oinarrizko gaitasunekin lotutako oinarrizko prestakuntza. 

Deialdira 1.618.500,00 € bideratu dira; horietatik, 407.250,00 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, 809.250,00 euro 2020ko konpromiso-kredituari eta 402.000,00 euro 2021eko konpromiso-kredituari.

Hartzaileak

Deialdiaren erakunde onuradunak pribatuak edo publikoak dira, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailen mendeko ez direnak, enplegurako prestakuntza-erakundeen erregistro autonomikoan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta edo inskribatuta daudenak, eskatzen duten diru-laguntzaren helburu diren prestakuntza-proiektuen prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko.

Laguntzen kolektibo hartzailea honako hau da: gazte langabeak, 16 eta 25 urte bitartekoak, DBH ez dutenak eta 2. mailako profesionaltasun-egiaztagiriak egiteko sarbiderik ez dutenak, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan edo autonomia-mailako beste enplegu-zerbitzu publiko batean izena eman dutenak.

Hura emateko prozedura norgehiagoka izango da, eta ibilbide bakoitza bakarka balioetsiko da eta ekitaldi bakarrean ebatzi. Eskabideek eskatzen diren betekizunak betetzen dituztela egiaztatuta, ebaluazio-batzordeak deialdian ezarritako irizpideen arabera balioetsiko ditu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak