Eu

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzak Hobetuz Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundaziorako dituen ordezkari berriak izendatu ditu (Gobernu Bilera 2019-07-02)

2019.eko uztailak 02

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzak Hobetuz  Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundaziorako duen ordezkari berri izendatu du Jon Uriarte, eta bere ordezko kide Ander Añibarro, Irune Muguruza eta Marta Etxebarria. Hirurek ordezkatzen dituzte Juan Ibarreche eta Ernesto Sainz Lanchares; haiek beren karguak utzi dituzte, eratu berri diren udal-gobernuetako talde berrietan sartu baitira. 

Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa (Hobetuz) 1995ean sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan Etengabeko Prestakuntzako hiruko akordioa betetzeko; akordioa Eusko Jaurlaritzak, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta Confebask enpresa-elkarteak sinatu zuten, 1995eko irailaren 27an Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbideen arteko Akordioa sinatu ondoren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko