Berriak Lehendakaritza

60.000 euroko diru-laguntzak onartu dira memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetarako (Gobernu Bilera 2019-07-02)

2019-07-02

Eusko Jaurlaritzak aurten 60.000€ko diru-laguntzak emango ditu Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak finantzatzeko. Diru-laguntza horien deialdia GOGORAren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, ebazpenean jaso eta ebazpen hori gaur Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du.

Diru-laguntza hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta gainerako toki erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko bideratuta daude.

Diru-laguntza horiek eskatzeko epea ebazpen horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren biharamunetik aurrera kontatzen hasita eta aipatutako datatik hilabetera bukatuko da diru-laguntzak horiek eskatzeko aukera.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, www.euskadi.eus webguneko egoitza elektronikoan sartuta.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko