Berriak Lehendakaritza
Eu

Josu Erkoreka: “Positiboa da inbestidurarako eguna jarri izana, Estatuko Gobernuarekin elkarrizketarik ez izatea arazo objektiboa baita Euskadirentzat”

2019.eko uztailak 02

Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak azpimarratu duenez, inbestidurarako eguna jarri izana positiboa den arren, Estatuko Gobernuarekin elkarrizketarik ez izatea arazo objektiboa da Euskadirentzat. Alde horretatik, adibide moduan aipatu du aste honetan bertan eskatu behar izan dutela Abiadura Handiko Trenaren lanak eta trenbidea Gasteizen lurpean sartzekoak arintzeko. Erkorekak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren ustez premiazkoa dela komunikazio-bideak berriz ere martxan jartzea eta oraindik gauzatzeko dagoen Euskal Agendarekin lanean jarraitzea. “Espainiako Gobernu berriak ezin du gehiago atzeratu erantzuna eman gabe dauden erronka sozialei, ekonomikoei eta politikoei eta lurraldearekin lotutakoei erantzuna ematea” adierazi du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaleak berriz ere esan du hauteskundeak berriz egitea arduragabekeria bat litzatekeela. “Herritarrek argi eta garbi adierazi dute jada zer nahi duten, eta bi aldiz, gainera, oso denbora laburrean. Hauteskundeak berriz deitzea porrota litzateke, eta Eusko Jaurlaritzak ez du halako egoerarik aurreikusi nahi” adierazi du.

BEKAK

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakitera eman du Gobernu Kontseiluak 2019-2020 ikasturterako Unibertsitate Beken deialdia onetsi duela. Erkorekak azaldu duenez, bekak Euskadin edo beste autonomia-erkidego batzuetan ikasten ari diren euskal ikasleei zuzentzen zaizkie. Hau horrela, Bozeramaileak esan du 26,4 milioi euro dira inbertituko direla unibertsitateko edo goi-mailako ikasketen matrikulak ordaintzeko, garraioa finantzatzeko unibertsitate-zentroetaraino mugitzeko zailtasun bereziko kasuetan eta bikaintasuna saritzeko bekak goi-mailako errendimenduko ikasleak aintzatetsi eta saritzeko.

Erkorekak azpimarratu du deialdi honetarako aldatu egin behar izan dela beka-sistema, hain zuzen ere, unibertsitatekoen eta unibertsitatekoak ez direnen arteko koherentziari eusteko, hainbat alderditan gauzak hobeto egiteko (besteak beste, guraso bakartasunagatik dedukzioak egitea) eta Auzitegi Gorenaren epaira ezinbestekoak diren alderdietan egokitzeko, errekurtsoa saihestearren.

Auzitegi Gorenaren epaiari dagokionez, Erkoreka sailburuak adierazi du albiste txarra dela, Euskadiko Autogobernua larriki mugatzea eta urratzea den aldetik. “30 urte daramatzagu gure beka-sistema behar bezala kudeatzen, eta orain Auzitegi Gorenak hartu duen erabakiak bekak beherantz berdintzea dakar praktikan”, adierazi du.

EMPLEGUA

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ekaineko lanbagezia tasaren inguruko datuen berri eman du. Horrela, esan du LANBIDEren bulegoetan inskribatuta zegoen langabe-kopuruak behera egin duela, hain zuzen, 2.530 pertsona gutxiago dira, eta, guztira, 111.343; beherakada, termino erlatiboetan, % 2,2koa izan da. Hau horrela, ekainean, langabeziak aurreko urtean baino pixka bat gehiago egin duela behera azaldu du. Gainera sailburuak esan du 2018. urteko hilabete gehienetan eta 2019ko lehen hileetan izan den langabeziaren urte arteko beherakadaren erritmoa murrizteko joera aldatu egiten dela. “Jarraitzen du langabeziak behera egiten arlo guztietan, batik bat 45 urtetik gorakoen sektorean eta iraupen luzeko langabeziaren sektorean. Hori positiboa da, eta horrela jarraitu behar da, eta, nahiz eta nazioarteko ekonomia eta merkatuetan gorabeherak dauden, lan-merkatura jo nahi duten pertsona guztiek etengabeko prestakuntza eguneratua izan behar dutela gogorarazi behar dugu”, adierazi du Artolazabalek.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak