Eu

Agurtzane Llano: “Datorren 15ean hasiko da Auzolandegiak programa”

2019.eko uztailak 01

 

  • Zortzi auzolandegi: Lemoa, Agurain, Gaubea, Lekeitio, Sopuerta, Arraia-Maeztu, Bergara eta Zamudio
  • Horietako hiru nazioarte-eremukoak izango dira eta 5 estatu-eremukoak.

 

VG 01 07 19

Datorren uztailaren 15ean, Auzolandegiak programa abiaraziko da; Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak antolatzen du programa, eta 170 plaza eskaintzen ditu, hiru lurraldeetan banatuta. 2019. urte honetan, zortzi auzolandegi egingo dira, eta guztiak 15 eguneko txandetan, Lekeitioko auzolandegia izan ezik, bi asteko bi txanda izango baititu. Horietako hiru nazioarte-eremukoak izango dira eta bost, estatu-eremukoak.

 

Euskadiko auzolandegietan parte hartzen dutenek hainbat jardueratan parte hartuko dute, besteak beste: hezegune bat berreskuratzea Agurainen, arkeologia-indusketa egitea Maeztun, Gaubean Villamardoneseko eremua egokitzea, Sopuertan bidegorri bat gaitzea, Bergarako eta Lekeitioko egoitzetan hirugarren adineko pertsonak dinamizatzea, Lemoan lubakiak eta memoria berreskuratzea eta Zamudion ahultasun nutrizionaleko egoeran dauden pertsonei elikagaiak banatzea eta laguntzea.

 

“Eskaintzen diren programen aniztasuna auzolandegi horietako ezaugarrietako bat da”, esan du Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak. “Gainera, Aguraingo, Gaubeako eta Lemoako auzolandegiak nazioarte-eremukoak izango dira, eta atzerritarrak izango dituzte; horien erreferentziazko hizkuntza ingelesa izango da. Gainerako auzolandegietan, hainbat autonomia-erkidegotako gazteek parte hartuko dute, eta erreferentziazko hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira.

 

“Auzolandengien bidez, zenbait balio sustatzen dira, besteak beste, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, kulturen arteko ikaskuntza eta abar”, esan du Llanok. Oraindik auzolandegi horietako batzuetan izena emateko aukera dago. Horretarako, 945 01 95 36 telefono-zenbakira deitu behar da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak