Eu

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) hautaketa prozesu bat jarri du abian zuzendari nagusi berria izendatzeko

2019.eko uztailak 01
  • Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

Gasteiz, 2019/07/01          

Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioak hautaketa prozesu bat jarri du abian zuzendari nagusi berria izendatzeko. Kargu berri honek Euskal Herriko Gazte Orkestraren (EGO) kudeaketa zuzenduko du eta proiektuaren helburuak betetzeko estrategia diseinatuko du. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da, eta aurretiko hautaketa gainditzen dutenei eskatuko zaie orkestrarako duten ikuspegi, estrategia eta ekarpenak azaltzen dituen proiektu bat aurkezteko.

EGOko zuzendari nagusi berria Fundazioaren Patronatuaren menpe egongo da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika zein Ekonomia eta Ogasuna sailetako ordezkariek osatzen dutena. Kargu berriaren helburua izango da fundazioaren xedeak garatzea eta aurrera eramatea, eta xede horiek lortzeko plan estrategiko bat garatzea. Era berean, harremanetarako eta trukerako tokiko eta nazioarteko sareak sortu beharko ditu, bai eta komunikaziorako tresna eta protokoloak garatu ere. Fundazioaren helburuak honako hauek dira: gazteen profesional aurreko heziketari laguntzea; musika balioak sustatzea; eredua garatzea; ikastaroak eta biltzarrak antolatzea; eta informazio eta arreta zentro bat ezartzea.      

Lanpostu honetarako unibertsitate titulua eskatuko da (lizentzia, gradua edo masterra); bereziki aintzat hartuko dira musika kudeaketako ezaguerak. Halaber, eskatuko da gutxienez hamar urteko esperientzia kudeaketan, aukeran, musika kudeaketan, bai eta proiektu berri bat diseinatzeko eta aurrera eramateko gaitasuna ere. Hizkuntzen ezagutzari dagokionez, bi hizkuntza ofizialen -euskararen eta gaztelaniaren- eta ingelesaren goi mailako ezagutza eskatuko da, frantsesez jakitea bereziki baloratuko delarik.

Aurretiko hautaketa gainditzen duten hautagaiek, hautatze prozesuaren barruan, proiektu bat aurkeztu beharko dute. Proiektu horretan azalduko dute zer ikuspegi, estrategia eta ekarpen dituzten Fundazioarentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak