Berriak

Irungo alarde parkideari babesa eman dio beste behin Emakundek

2019-06-30

Gaur Irunen San Martzial jaiak direla eta, bertan izan dira Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, eta baita idazkari nagusia, Zuriñe Elordi, Alarde Mistoari babesa emateko. Landaidak gogoratu  du gero eta herri gehiago direla herritarren laguntzarekin euren tradizioak egokitu dituztenak emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeko. Landaidak espero du eratu berri den Irungo Udalbatza berriak datozen lau urteak elkarrizketa bultzatzeko aprobetxatuko dituela, kontuan izanda, bereziki, gure gizartea inoiz baino indar gehiagorekin aldarrikatzen ari dela gaur egun emakume eta gizonen arteko berdintasuna. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)